Debako Udalak hainbat udal zergaren borondatezko ordainaldia ireki du

2026ko irailaren 30aDebako Udalak hainbat udal zergaren borondatezko ordainaldia ireki du

IAEren eta 2026ko hirugarren hiruhilekoko zabor-bilketaren ordainagiriak urriaren 1etik azaroaren 10era ordaindu ahal izango dira

Debako Udalak herritarrei jakinarazten die 2026ko ekitaldiko Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergari (JEZ) dagozkien ordainagirien eta 2026ko hirugarren hiruhilekoko hondakinak biltzeko tasaren ordainketa borondatezko epea 2026ko urriaren 1etik azaroaren 10era artekoa izango dela, bi egunak barne. Neurri horrek udal errolda horietan jasota dauden zergadunei eragiten die.

Irailaren 16a baino lehen helbideratutako ordainagiriak zuzenean kobratuko dira zergadunak adierazitako banku-kontuan. Zabor-bilketaren ordainagirien kasuan, kargua 2026ko urriaren 26an egingo da; JEZ/IAEren ordainagirien kasuan, berriz, azaroaren 10ean.

Helbideratu gabeko ordainagiriak urrian zehar bidaliko dira zergadunak adierazitako zerga helbidera, eta ordainketa entitate laguntzaileen bidez egin beharko da (bankuak, aurrezki-kutxak edo kreditu kooperatibak), dagokion ordainagiria aurkeztuta.

Urriaren 16a iritsi eta zergadunak ordainagiria jaso ez badu, Udal Dirubilketa Bulegoan eskatu beharko du. Bulegoa Portu kalea 1, behea helbidean dago. Borondatezko epea amaitu ondoren ordainketa egin gabe jarraitzen duten zorrei premiamendu-prozedura aplikatuko zaie, eta dagozkien errekarguak, berandutza interesak eta, hala badagokio, kostuak sortuko dira.

Argibide gehiago jasotzeko, herritarrek Udal Dirubilketa Zerbitzuarekin harremanetan jar daitezke 943 60 80 39 telefono zenbakian.