Debako Udalak ibi-tasaren ordainagiriak ordaintzeko epea irekiko du
2026ko urriaren 28a- Borondatez ordaintzeko epea 2026ko azaroaren 2tik abenduaren 10era egongo da zabalik, bi egunak barne
Debako Udalak jakinarazi duenez, 2026ko azaroaren 2tik abenduaren 10era bitartean, bi egunak barne, ibi-tasari dagozkion ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea zabalik egongo da. Epe horretan, zergadunek ordainketak egin ahal izango dituzte horretarako gaitutako erakunde laguntzaileen bidez.
2026ko urriaren 14a baino lehen helbideratutako ordainagiriak zuzenean kobratuko dira dagozkien banku-kontuetatik azaroaren 20an, bestelako izapiderik egin beharrik gabe.
Helbideratu gabeko ordainagiriak, berriz, azaroan zehar bidaliko ditu Udalak zergadun bakoitzak adierazitako zerga-helbidera. Ordainketa erakunde laguntzaileetan egin beharko da, hala nola bankuetan, aurrezki-kutxetan edo kreditu-kooperatibetan, dagokion ordainagiria aurkeztuta.
Azaroaren 20rako ordainagiria etxean jaso ez duten zergadunek Udal Dirubilketa Bulegoan eskatu beharko dute, Debako Portu kaleko 1. zenbakiko beheko solairuan.
Udalak gogorarazi du garrantzitsua dela ordainketa ezarritako epean egitea. Izan ere, borondatezko ordainketa-epea amaitu ondoren, ordaindu gabeko zorrak premiamendu-prozeduraren bidez kobratuko dira, eta dagozkien errekarguak eta berandutze-interesak aplikatuko dira, baita, hala badagokio, sortzen diren kostuak ere.
Zalantzak argitzeko edo informazio gehiago jasotzeko, herritarrek Udal Dirubilketa Zerbitzuarekin harremanetan jar daitezke, 943 60 80 39 telefono-zenbakira deituta.