Dirulaguntzak emango dizkie Udalak kirol elkarteei 2022-2023 denboraldiagatik
2024ko otsailaren 12aGuztira 16.000 eurorekin lagunduko ditu Udalak hainbat kirol elkarte, herriagatik egiten duten lana balioan jartzeko eta babesteko.
Debako Udalak 16.000 euroko dirulaguntza onartu du udalerriko kirol elkarteen 2022-2023 denboraldia diruz laguntzeko. Helburua da Deban kirol mota desberdinak sustatzeko egiten duten lana balioan jartzea eta haien jarduerak babestea.
Dirulaguntzak onartzeko, erakunde onuradun bakoitzak egindako gastuak justifikatu dira, 2022-2023 denboraldiko memoria eta dagozkion fakturak aztertuz, eta horrez gain, dirulaguntzaren xede den jarduera beraren gainean gain-finantzaketarik ez dagoela ziurtatu da.
Honakoak dira elkarte bakoitzari emango zaizkion dirulaguntzak:
Deba Xtreme Triatloi Taldea
300 euro
San Roke Xake Taldea
300 euro
Iruleak Emakume Pilotariak
515,25 euro
La Lubina Arrantza Kirol Elkartea
524,80 euro
Amaikak Bat Ke Txirrindularitza Sekzioa
543,85 euro
Jo ta Su Boxing Kluba
677,45 euro
Debakayak Piraguismo Kluba
1.269 euro
Burdin Kurutz Mendi Kluba
1755,65 euro
Debasket Saskibaloi Kluba
3444,50 euro
Amaikak Bat KE Futbol Sekzioa
6.669,50 euro
Hurrengo denboraldian, aurrekontu partida handiagoa
Kirol elkarteak babesten jarraitzeko, 2023-2024 denboraldirako aurrekontu-partida %12,5 handitu du Udalak herriko kirol elkarteen dirulaguntzetarako, 16.000 €-tik 18000 €-ra.