Elorriaga eta Uzkangaberri zabalduko dira

2020ko ekainaren 5a Elorriaga eta Uzkangaberri zabalduko dira

Astebururako zabalik egongo dira Elorriaga eta Uzkangaberri aisialdi-guneak. Bi kasuetan, baimendutako aparkalekuak zabalik egongo dira, aitzitik, hesiak jarriko dira, eta beraz, ezingo dira erabili bestela erabiltzen diren baimendu gabeko aparkatzeko lekuak. Komunak ere itxita egongo dira. Debako Udalak eta Itziarko Auzo Udalak herritarrei dei egiten diete ingurunea zain dezaten, guneak zainduz eta bertan zaborrak ez uzten.