Emakumeen Nazioarteko Egunaren baitan hainbat ekintza antolatu ditu Udalak

2019ko martxoaren 1aEmakumeen Nazioarteko Egunaren baitan hainbat ekintza antolatu ditu Udalak

Berdintasun Sailak egitarau zabala antolatu du martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren baitan. Emakumeon eskubideak aldarrikatu eta berdintasunaren alde borrokatzeko helburuarekin, herritarrak ekimen horietan parte hartzera gonbidatu nahi ditu Udalak.

Martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta egun honen harira, ume, gazte zein helduei zuzenduriko hainbat ekintza antolatu dira Deban: ipuin kontaketak, manifestazioa eta antzerki emanaldiak, esaterako.

Egitaraua 2019

  • Martxoak 8, ostirala: manifestazioa. 19:00etan, Foruen plaza.
  • Martxoak 10, igandea: haurrentzako berdintasunaren inguruko ipuin-kontaketa, Agirre jauregiko ispiluen gelan.
    • 17:00etan: 3-7 urte bitartekoentzat
    • 18:00etan: 7-12 urte bitartekoentzat

Ipuin kontalariak: Debako kontalariak

  • Martxoak 11, astelehena: Mari eta gaileta fabrika, haurrentzako antzerki emanaldia. 14:15ean, Agirre jauregiko ispiluen gelan.

Eidabe antzerki taldea

  • Martxoak 13, asteazkena: Modelo Clowntrapublicitaria, helduentzako antzerki emanaldia. 19:30ean, Agirre jauregiko ispiluen gelan.

Virginia Imaz (Oihulari Klown)

Egitarau osoa ikusteko, egin klik hemen.