Erregeen kabalgata antolatzen duen taldeak laguntza behar du

2022ko azaroaren 23aErregeen kabalgata antolatzen duen taldeak laguntza behar du

Urtarrilaren 5ean egin ohi den Erregeen kabalgata antolatzen dabilen taldeak laguntza eskaera egin du.

 Herritarren artean lana banatzeko helburuarekin laguntza eskatu du antolaketa taldeak honako lanetarako:

-aurrez, 7 egunez jartzen den photocall-a eta ingurua txukun eta garbi mantentzeko, eguneko pertsona bat.

-Kabalgata egunean, dekorazioa prestatu, pajeak antolatu, kabalgata momentuan antolatzaile gisa joan, ondoren desmontatu eta jaso.

Asmoa lanak banatu eta bakoitzaren lan karga arintzea da. Beraz, laguntzera animatzen zaituztegu, herriko ekintzak bizirik mantendu daitezen.

Izena emateko: erregekabalgatadeba@gmail.com; izen-abizenak, kontaktu zenbakia eta zertan laguntzeko prest zauden adierazi.