FederArte Surfing Kultura egingo da bihar, irailak4, Deban

2021ko irailaren 3aFederArte Surfing Kultura egingo da bihar, irailak4, Deban

Herrian ekimen ugari izango dira FederArte Surfing Kulturaren baitan, haurrentzako ekintzak eta kontzertuak barne.

Gipuzkoako kostaldean zehar egiten diren bost jaialdi dira. Horietan, kirol-proba da erdigunea eta haren ingurua, eta kultura-, berdintasun-, inklusio- eta ingurumen-jarduerak egiten dira. Horrela, irailaren 4an, surfa eta bere kultura izango dira protagonista, goizetik hasi eta gauera arte Deban.

Antxon Etxeberria Kirol eta Gazteria zinegotziak jaialdiaren aurkezpenean esan zuenez: “urtebeteko etenaldiaren ondoren jaialdia egin ahal izatea albiste ona da, Udalak kirolari eta kulturari ematen dion babesaren ildoan kokatzen da”.