Gasteizko Eduardo Alsasuak irabazi du aurtengo Kaleko Margo lehiaketa

2021ko irailaren 11aGasteizko Eduardo Alsasuak irabazi du aurtengo Kaleko Margo lehiaketa

Gaur, irailak 11, egin da Debako 52. Kaleko Margo lehiaketa. Debako Udalak Cardenas Fundazioaren eta Haitz Haundi Elkarte Artistikoaren laguntzarekin antolatzen duen sariketa da, 16 urtetik gorako margolariek parte hartu dute. Saritu gabeko herriko lehen sailkatua Nora Movellan izan da. Udaletxeko osoko bilkuren aretoan egongo dira lanak ikusgai, bihartik hilaren 19ra bitartean. Igandetan 12:00etatik 14:00etara; astelehenetik larunbatera 18:30etik 20:30era.

Blanca Vilallongak, Jose Felix Igartuak, Maddi Ziaranek, Baroja Colletek, Jose Agustin Larrañagak eta Aritz Larrañagak osatutako epai mahaiak aho batez hartu du hurrengo erabakia:

  • 1go saria, 800€: 3.zk., EDUARDO ALSASUA (GASTEIZ).

  • 2.saria, 500€: 12 zk., JOSE MIGUEL ARRANZ (ERANDIO).

  • 3.saria, 350€: 11 zk., JOSE MARI IRURETAGOIENA (ZARAUTZ).

  • Saritu gabeko herriko lehen sailkatua, 250€: 7 zk., NORA MOVELLAN. 

Cardenas Fundazioak eskainitako sari bereziak:

  • 4. saria, 200€: 8 zk., JOKIN TELLLERIA (BEASAIN).

  • M. Esperanza Chavarri” saria, saritu gabeko akuarelarik onena, 300€: 19 zk., JAVIER ESPIGARES (DONOSTIA).

  • Marques de Prado Ameno” saria, 21 urte baino gutxiago dituztenei zuzenduta, saritu gabeko lanik onena, 150€: 5 zk., LEIRE MOVELLAN (DEBA).

  • Blanca Vilallonga” saria, “itsasoa” gaitzat eduki eta lehendik saritu gabeko lanik onenari, 300€: 13 zk., JUAN CARLOS LANG (BILBO).