Hainbat neurri hartu dira eguraldi iragarpena aintzat hartuta

2021ko urtarrilaren 8aHainbat neurri hartu dira eguraldi iragarpena aintzat hartuta

Astebururako eguraldi iragarpenaren arabera, hotz handia egingo du eta elurra egin dezake itsasoaren mailan ere. Izotzak sor ditzakeen arriskuei aurre egiteko hainbat neurri hartu dira Udalerrian. Izotza sortu ohi den lekuetan gatza botatzen ari dira brigadako langileak eta horrela egingo dute larunbatean eta igandean ere.

Itziarren, bestalde, gaur goizean banatu zaizkie gatz zakuak landa eremuko bizilagunei eta herriguneko bizilagunek hiru puntutan dute gatza eskuragarri: Plazako tranpapean, Burugorri aurrean eta Gure Dendan. Zaku bana dago bertan eta norberak eraman behar du poltsa behar duen gatza hartu ahal izateko.

Bestetik, Debako Udaleko brigadako langileak guardian egongo da asteburuan eguraldiak eraginda arazoak izan ditzaketen bizilagunei laguntzeko. 

Eguraldi iragarpenei kasu egiteko eskatu nahi dizuete Debako Udalak eta Itziarko Auzo Udalak eta kontuz ibiltzeko izotza egon daitekeen guneetan, izan oinez edo autoz ibiltzerakoan. Asteburuan laguntza behar izatekotan Udaltzaingora deitu: 943 60 80 40.