Herritarrek hautatuko dute Tene Mujikaren ilustrazioa

2022ko martxoaren 16aHerritarrek hautatuko dute Tene Mujikaren ilustrazioa

Tene Mujika hil zeneko 40. urteurrenaren testuinguruan askotariko ekimenak antolatu ditu Debako Udalak. Tartean, Mujikaren ilustrazio sariketa. Lanak aurkezteko epea asteon amaitu da, eta sariduna hautatzeko prozesua zabalduko da.

Lan sariduna herritarrek hautatuko dute bozketa bidez. Horretarako, aurkeztutako eta onartutako ilustrazio proposamenak Debako Udaletxeko pleno aretoan egongo dira ikusgai 2022ko martxoaren 18an (18:00etatik 20:00etara), 19an (11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara) eta 20an (11:00etatik 13:00etara).

Sariduna jakinarazteko jendaurreko ekitaldia 2022ko martxoaren 20an, igandean, egingo da, eguerdiko 13:00etan pleno aretoan bertan.