Hilerrietan ere osasuna zaintzeko hainbat jarraibide zehaztu ditu Debako udalak

2020ko urriaren 27aHilerrietan ere osasuna zaintzeko hainbat jarraibide zehaztu ditu Debako udalak

Azaroaren 1ean eta honen aurreko egunetan jende emaria handitu ohi da hilerrietan. Aurten, osasun egoerak hala behartuta, gurtza zentroetan senitarteko eta lagunak bisitatzeko orduan hainbat neurri hartu beharko dira.

Debako udalak herritarrei eskatu nahi die ez ditzaten hilerrian egin beharreko atontze-lanak iganderako utzi eta aurretik egitea, azaroaren 1ean bertan jende pilaketak ekiditearren. 

Azaroaren 1ean bertan, ahal dela bisita laburrak egin, gainontzeko egunak ere baliatu daitezke familiartekoak eta lagunak bisitatzeko. 

Debako eta Itziarko hilerrietan azaroaren 1ean jarraitu beharreko irizpideak hauek dira: 

DEBA

· Ordutegia: 08:00 – 20:00

· Edukiera: 40 lagun

· Sartu aurretik eskuak garbitu

· Maskararen erabilera derrigorrezkoa da

· 1,5m-ko segurtasun tartea mantendu

· Pilaketak ekidin

· Ureztatzeko norberak bere ontzia ekarri behar du

· Kaperako edukiera: 3 lagun

 

ITZIAR

· Ordutegia: 08:00 – 20:00

· Edukiera : 25 lagun 

· Sartu aurretik eskuak garbitu 

· Maskararen erabilera derrigorrezkoa da 

· 1,5m-ko segurtasun tartea mantendu 

· Pilaketak ekidin 

· Ureztatzeko norberak bere ontzia ekarri behar du 

· Kaperako edukiera: 3