Igeriketa hastapen ikastaroa 9 urtetik 16 urte bitarteko haur eta nerabeentzat

2021ko ekainaren 18aIgeriketa hastapen ikastaroa 9 urtetik 16 urte bitarteko haur eta nerabeentzat

Debako Udalak, nerabezaroan sartuta dauden edo sartzera doazen eta igeriketan ez dakiten haur-nerabeen kopuru esanguratsu bat zegoela antzemanda zuen. Herriak dituen ezaugarriengatik, haur-gazte hauek mugatuta daude hainbat ekimen egiteko edota harremanetarako.

Igeriketa, norbanakoaren garapenerako hain garrantzitsua izanik, hutsune honi irteera eman nahian, egitasmo aukera emaile bat abian jarri dugu. Eta igeriketa ikastaroa eskainiko zaie 9 urtetik 16 urte bitarteko haur eta nerabeei. 

Luzaro eta Mendata ikastetxeetan galdeketa egin ostean, adin tarte horretako 20 haur-nerabek zortzi saiotako igeriketa hastapen ikastaroa izango dute Soraluzeko igerilekuan ekainaren 21etik uztailaren 1era bitarte.