Irailaren 17an amaituko da Gozatuz aisialdirako programan izena emateko epea

2021ko irailaren 16aIrailaren 17an amaituko da Gozatuz  aisialdirako programan izena emateko epea

Helduei eta gazteei zuzendutako aisialdirako eskaintza zabala osatu dute herriko hainbat eragilek, ikastetxeek eta Udalak elkarlanean. Aisialdi gozagarri bat; euskara oinarri hartuta, emaitzari baino, prozesuan sortuko diren emozioei eta bizipenei begiratuko diena.

16 urtetik beherakoei eskolaz kanpo egiteko ekintzen eskaintza aisialdia, kirolari, musika eta dantzari lotutakoa da.  

Bihar, irailak 17, da izena emateko azken eguna ekintzetan izena emateko, izen-emate orria turismo bulegoan edo udal liburutegian utziz, edota online ondorengo helbidetan: 

16 urtetik beherako neska-mutilen eskolak kanpoko jardueretan izen-ematea zuzenean egiteko aukera: https://forms.gle/LZ3d3ojoT6ThuXCz7

16 urtetik gorako GOZATUZen izena emateko: https://forms.gle/pUWB7y4JAfKrqNeN9

 

ESKOLAZ KANPOKO ESKAINTZA

HELDUENTZAT ESKAINTZA