Irakurketa tailerra kokalekua aldatuta abiatuko da

2020ko irailaren 18aIrakurketa tailerra kokalekua aldatuta abiatuko da

Osasun egoerak eskatzen dituen baldintzak egoki betetzeko, Ostolaza Udal Liburutegiak antolatzen duen irakurketa tailerra kokalekua aldatuta abiatuko da berriz. Saioak Kultur Elkartean izango dira 19:00etatik 20:30ak bitartean eta bertan parte hartu ahal izateko, aldez aurretik izena eman beharko da liburutegian.

Landuko den liburua, norberak ekarri beharko du. 16 urtetik gorakoei zuzenduta dago. Derrigorrezkoa da maskara erabiltzea eta bestelako segurtasun-neurriak betetzea.

Hurrengo saioak: 

  • IRAILAK 30 Amek ez dute.-Katixa Agirre.-  Elkar, 2019.  Dinamizatzailea: Asier Serrano.
  • URRIAK 28 Lecciones del camino. Arantza Urretabizkaia.- Pamiela, 2018. Dinamizatzailea: Ainhoa Aldazabal
  •  AZAROAK 18 Azukrea belazeetan.- Inazio  Mujika.- Erein, 2019. Dinamizatzailea: Asier Serrano.