Itziarko herri sarrera hobetzeko lurzoru lagapena onartu du udal batzarrak

2019ko irailaren 30aItziarko herri sarrera hobetzeko lurzoru lagapena onartu du udal batzarrak

Irailaren 26an egindako udalbatzaren ohiko bilkurak aho batez onartu zituen gai zerrendan* landutako gaiak.

Honela bada, Itziarko N-634 bidegurutzean dagoen lurzorua Gipuzkoako Foru Aldundiari lagatzea erabaki zen, aho batez. Gaur egun, zama handiko ibilgailuek dituzten arazoak ekidingo dira honela eta errepidea moldatuz, Itziarko sarrera hobetuko da ibilgailu guztientzat. 

Bestetik, Kutxagestion Zerbitzuak SLU eta Debabarreneko udalen arteko hitzarmena onartu zen. Euskararen Ginkana antolatzeko ekimena da. Debako udalak 1.500 euroko ekarpena egingo du bertan, Euskararen sustapenerako partidatik. 

Obrak, Zerbitzuak, Ingurumena eta Tokiko Agenda 21 Batzordeko bileren maiztasuna aldatzea erabaki da. Hemendik aurrera, hortaz, hilabetean behin batzartu beharrean, bi hilabetean behin bilduko da batzordea.

*Gai zerrenda