Itziarko osasun kontsultategia itxita egongo da

2020ko martxoaren 15aItziarko osasun kontsultategia itxita egongo da

Koronabirusaren epidemiaren ondorioz arreta antolatzeko aldaketak egin behar direnez, bihartik aurrera Itziarko Kontsultategia itxita egongo da, besterik jakinarazi arte. Bestelako aldaketak ere izango dira ezarrita dagoen alarma egoeragatik. Honek iraun bitartean, epe administratiboak eten egin dira.

Osasun zerbitzua behar eta kontsultategira joan behar zuten pertsonek, telefono bidezko arreta izango dute 943192424 zenbakian (kontsultategiaren zenbakia da). Aurrez aurreko osasun laguntzarako Debako osasun zentroa irekita dago, baina gogoratu, koronabirusaren sintomak izanez gero, ez dela bertara joan behar. Osakidetzak horretarako jarritako telefono zenbakira deitu behar da: 900 20 30 50.

Arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Debako osasun zentroa itxi ondoren, osasun laguntza presentziala Torrekuako EAGn (Etengabeko Arreta Gunean) emango da, Eibarko Ospitalean, eta beharrezkoa den osasun laguntza presazkoa bada, Mendaroko Ospitalera joan behar da.

Edozein tramite administratibo egin behar izatekotan, ez joan udaletxera, izan ere, alarma egoera indarrean dagoen bitartean eten egin dira epe administratiboak.