Klima aldaketa arintzeko gaian zure iritzia eman nahi duzu?

2021ko urriaren 15aKlima aldaketa arintzeko gaian zure iritzia eman nahi duzu?

Debako eta Itziarko klima-aldaketa arintzeko eta horretara egokitzeko plana egiten ari dira Debako Udala eta Itziarko Auzo Udala. Herritarren iritziak eta kezkak jaso nahi dira galdetegi bidez. Urriaren 15era arte zegoen epea astebete luzatuko da, beraz, 22ra arte bete daiteke inkesta, online edo paperean.

Klima aldaketa hurrengo hamarkadako erronka nagusietako bat da, eta gizateriak aurre egin beharreko arazo handienetako bat. IPCCren (klima aldaketaren inguruko adituen nazioarteko panela) azken txostenak, joan den abuztuan argitaratutakoak, ez du zalantzarako tarterik uzten: "Klima aldatzen ari da planetako bazter guztietan", "aldaketa horietako batzuk atzeraezinak izango dira ehunka edo milaka urtetan" eta "berotegi efektua eragiten duten gasak murrizteko ekintza kementsu eta iraunkor batek bakarrik muga dezake haren irismena".

Tokiko eskalan jasaten dira gogorren tenperaturen igoera, itsas mailaren igoera edo muturreko fenomeno klimatikoen emaitza, gure lurraldean gero eta ohikoagoak direnak; udalerriak, beraz, funtsezko eragileak dira klimaren aldeko ekinbidean. Ekinbide hori bi lan-ardatzetan zehazten da: berotegi-efektuko gasen emisioak murriztea eta klima-aldaketak eragindako inpaktuetara egokitzea.

Animatu eta hurrengo galdetegiari erantzun

Paperean betetzeko, Debako eta Itziarko arreta bulegoetan eta liburutegian dago eskuragarri.