LGTBIQ+ nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdia Deban, maiatzaren 24an

2024ko maiatzaren 22aLGTBIQ+ nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdia Deban, maiatzaren 24an

Datorren ostiralean, 19:00etan, Zinegoak film laburren zikloa eskainiko da Deban, kultur programaren baitan.

Ostiralean, maiatzak 24, Zinegoak zinema zikloa izango da Deban. Ekimen hau sexu eta genero-aniztasuna ikusarazteko eta sustatzeko urtero egiten den zinema eta arte eszenikoen jaialdia da. LGTBIQ+ kolektiboari loturiko gaiak jorratzen dituzten ikus-entzunezko lanek osatzen dute eta helburu du errealitate horien inguruan gizartea sentsibilizatzea. Ildo horretan, gaur egun, Zinegoak erreferente bihurtu da nazioarteko LGTB jaialdietan. 


Debako egitaraua

Film laburren zikloa Deba Kultur Elkartearen egoitzan egingo da, eta LGTBIQ+ komunitatearen inguruan hainbat historia eta esperientzia islatzen dituzten 6 film labur eskainiko dira. Zikloa 19:00etan hasiko da.

Egitarau osoa hemen.