Lurraldebuseko NEGUKO ordutegia irailaren 1ean jarriko da abian

2015ko irailaren 1aLurraldebuseko NEGUKO ordutegia irailaren 1ean  jarriko da abian

Iraila hastearekin batera, Lurraldebuseko autobusen ordutegiak aldatuko dira. Gaurtik aurrera, NEGUKO ordutegietara itzultzeaz gain, aldaketa edo berrikuntza batzuk ere izango ditugu martxoan abian jarri ziren linea berri horietan.

Martxoan abian jarri zenetik, Debatik pasatzen diren linea batzuek aldaketak jasan dituzte. Neguko ordutegi berriekin batera, berrikuntza hauek ere izango ditugu:

 

  • DB05 Ondarroa > Zumaia linean, Deba eta Zumaia artean N-634 errepidea erabiltzen duena. Zerbitzu hori beste herrigune batzuetatik igarotzen da, besteak beste, Mardari eta Elorriaga auzoetatik; baina errepidean bazterbiderik ez dagoenez, zaildu egiten du balizko erabiltzaileek orain arte baimendutako geralekuetaraino iristea.  Eskaera batzuk jaso dira geraleku berriak eskatuz, eta egon daitezkeen aukerak Bide Azpiegituretako Departamentuarekin eta enpresa eragilearekin batera aztertuta, egokitzat jo da geraleku berriak jartzea: Mardari eta Elorriaga auzoen arteko bidegurutzean, bi norabideetan (N-634 34,100 pk-n), eta Debarako noranzkoan 33,600 pk-n.
  • DB03 Lekeitio>Donostia lineak geldialdia egingo du, bi noranzkoetan,  Mutrikuko Mijoa poligonoan, DB04 Mallabia > Ondarroa lineak egiten duen moduan.

 

Neguko ordutegiak ikusteko egin klik hemen.