MARTXOAK 8 “EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA”

2015ko otsailaren 28aMARTXOAK 8 “EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA”

Aurten ere, martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, munduko emakumeek batu egingo dira euren eskubideak aldarrikatzeko eta berdintasunaren alde borrokatzeko. Hori dela eta, aurten ere, Deban “Martxoak 8” ospatuko dugu hainbat ekintzen bitartez: bertso saioa, arroz desberdinen dastaketa, murala, kontzentrazioa, Capoeira inguruko saio monografikoa, protokoloaren sinadura ofiziala… Udalak, herriko eragile eta elkarte ezberdinekin batera Martxoaren 8rako programatutako jardueretan parte hartzeko deia luzatu nahi die Debako herritar orori eta bereziki emakumeei

MARTXOAREN 8KO “EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNAREN” EGITARAUA - 2015

Martxoak 7, larunbata

  • 19:00  Bertso saioa:"BIDEA URRATUZ”.  Agirre jauregiko ispiluen gelan

Antolatzailea: Kultur saila eta Debako bertso eskola

Martxoak 8, igandea

  • 12:00 Kontzekupean  "Munduko arrozak" Arroz desberdinen dastaketa. Dumanis emakumeen elkartearen eskutik. Pintxoaren prezioa: 2€
  • 12:00  Gaztelekukoek zaintzaren inguruan landutako muralaren kokapena. Kontzekupean.
  • 13:00 Kontzentrazioa Foruen Plazan "Martxoak 8, Emakumeen indarra" lelopean.
  • 13:30 Capoeira inguruko saio monografikoa Debako gazteei zuzendua.

Dinamizatzailea: Sezala Euskadi kultur elkartea

Martxoak 10, asteartea

Genero indarkeriaren eta sexu erasoen biktima diren emakumeei arreta hobea emateko erakundeen arteko koordinaziorako Debako protokoloaren  sinadura ofiziala. 12:30ean Udaletxeko pleno aretoan.