Nola funtzionatuko du TAO zerbitzuak neguan?

2021ko urriaren 8aNola funtzionatuko du TAO zerbitzuak neguan?

Irailaren 30ean amaitu zen udako TAO denboraldia. Urriaren 1etik aurrera (eta printzipioz maiatzera arte), hortaz, honela funtzionatuko du aparkalekuen sistemak:

URTE OSOAN BERDIN

1. sektorea (Gudari plaza), 2.a (Merkatuko aparkalekua) eta 7.a (alde zaharra). 

IZAERA LIBREKOAK

3. sektorea (Nafarroa plaza), 4.a (gune urdin-gorria), 5.a (Artzabal) eta 6.a (herri-gunea).

Bertakoen guneei dagokienez, beraz, Merkatuko aparkalekukoa indarrean mantenduko da, baina Portu aldeko gunea eta herri-gunea (6.sektorea) ez.

Aurtengo udarako egindako proposamen berriaren emaitzen balorazioa egingo du orain Udalak. Jasotzen diren emaitzen arabera, aldaketak egingo dira ordenantzan, beharrezkoa bada.