Oinezkoen irisgarritasuna hobetzeko lanak egin dira
2023ko maiatzaren 4aUdalak 2023 urte hasieran adierazi zuen bere lehentasunen artean zegoela oinezkoen irisgarritasuna hobetzea, eta horretarako hainbat lan zehaztu zituen. Esandakoak aintzat hartuta eta herritarren irisgarritasuna eta segurtasuna handitzeko helburuarekin, lan hauek egin ditu Udalak:
· Itsasbegi:
Hiru lan egin dira gune honetan: oinezkoentzat pasabidea, bihurgunean ibilgailuen joan-etorriak errazteko ispiluak jartzea eta bihurgunean ibilgailuen igarobidea oztopatzen zuen toki baten debekua adierazten duen marra horia margotzea.
· Ifar kale:
Oinezkoentzat pasabide irisgarri eta segurua bermatzeko pasabidea eta zebra-bidea jartzea.
· Mogel kalea:
Abiadura murrizteko ibarbidea jarrita eta abiadura muga 30 kilometro ordukoa dela gogorarazteko seinale horizontala margotzea.
· Nafarroa plaza:
Lan hau ez zegoen aurreikusitakoen artean. Oinezkoentzat eremua egokitzeko asmotan, marra horiak margotu dira kotxeak inguruan edo barruan aparka ez ditzaten.
· Errotazar futbol zelaia:
Egun hauetan zehar, ibilgailuen igarobideak eta aparkalekuak egokitzeko margolanak egingo dira.