Sentsibilizazio eta aldarrikapen ekimenak azaroaren 25aren testuinguruan

2019ko azaroaren 21aSentsibilizazio eta aldarrikapen ekimenak azaroaren 25aren testuinguruan

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna ospatuko da azaroaren 25ean. Deban, herritarren sentsibilizazioa lantzeko hainbat ekimen antolatu dira. Izan ere, “pertsonen arteko berdintasuna gauza dadin, beharrezkoa da edukizko lanketa egitea, emakumeenganako jarrera desegokiak gainditze aldera”, Itziar Irizar alkate orde eta politika feministetako zinegotziaren arabera.

Emakumeen ahalduntzea lantzearekin bat, beharrezkoa da pertsona guztiek gaiarekiko jarrera proaktiboa izatea, horrela bakarrik lortuko baitugu Deba feministagoa, berdintasunean oinarrituta eta inklusiboagoa eraikitzea”.

Aldarrikapenerako tartea ere egongo da. Azaroaren 25ean bertan egingo den elkarretaratzearekin. 19:00etan izango da Plaza Berrian.