Udaberriko oporraldirako adinkako proposamena egin du Debako Gaztelekuak

2021ko martxoaren 29aUdaberriko oporraldirako adinkako proposamena egin du Debako Gaztelekuak

Adin bakoitzera planez bete dute egitaraua Debako Gaztelekuan udaberriko oporraldi sasoirako. Uneko osasun egoerak ahalbidetzen badu, hauek dira adin bakoitzeko gazteei aisialdirako egiten dizkieten proposamenak:

  • 13 urte beteko dituztenekin, Zumaia-Deba ibilaldia egingo dute. 

  • 14 urtekoekin Donostiako txuri-urdin izotz jauregira irteera.

  • Aurten 15 eta 16 urte egingo dituztenekin Mendexako abentura parkera joateko asmoa dute, bi bidaia ezberdinetan. Parkeko ibilbideetan abilezia, bizitasuna eta oreka landuz 70 erronkari aurre egin beharko diete. 

  • 17 urtekoekin Gasteizko kartingera joango dira. Bertan, azpitaldeetan banatu eta hiru motatako karrerak egingo dituzte; hasieran entrenamendua eginez, gero 'pole position-a' eta amaitzeko karrera.

  • 18 urtekoekin udan Gaztelekuko azken irteera nora egin erabakitzeko bilera bat egingo dute.

Udaberriko oporraldian txanda sistemarekin Gaztelekua egunero zabalik egongo da 17:00ak eta 20:30ak bitartean.