Udalak Artzabalgo bideetako hobekuntza-lanak amaituko ditu

2026ko irailaren 1aUdalak Artzabalgo bideetako hobekuntza-lanak amaituko ditu
  • Asfaltatze-lanak irailaren 3an egingo dira, hilerri berriaren inguruan

Debako Udalak irailaren 3an, osteguna, Artzabalgo herri-bideak hobetzeko jarduketa osatzeko asfaltatze-lanak egingo ditu. Lanak N-634 errepideko sarreratik hilerri berriaren ondoan dagoen azpiestazio elektrikorainoko tartean egingo dira.

Jarduketa inguruko bideen egoera hobetzeko, hondatutako tarteak konpontzeko eta ibilgailuen joan-etorria errazteko egindako lanen barruan kokatzen da. Beste hobekuntza batzuen artean, hilerri inguruko tartea ahal den neurrian zabaldu da, ibilgailuen gurutzaketa errazteko, eta pitzadurak eta hondoratzeak zituzten guneak konpondu dira.

Asfaltatze-lanek egun bateko iraupena izatea aurreikusten da. Lanak egiten diren bitartean, ezingo da ibilgailuz igaro kaltetutako tartetik; beraz, Udalak gomendatzen du inguru horretako joan-etorriak antolatzerakoan egoera hori kontuan hartzea.