Udalak egindako gestioak ontzat emanda Uraren Euskal Agentziak hilerri berriko obrari lotutako espedientea artxibatu egin du

2020ko urtarrilaren 10aUdalak egindako gestioak ontzat emanda Uraren Euskal Agentziak hilerri berriko obrari lotutako espedientea artxibatu egin du

Artzabaleko hilerri berriaren obrari lotutako bi auzi zabalik egon dira orain arte: Uraren Euskal Agentziari lotutakoa bat eta bestea, Eibarko epaitegian Ingurumen Fiskaltzak zabaldutakoa.

Uraren Euskal Agentziak amaiera eman dio Artzabaleko hilerriaren obra eremuan, itsas-labarreko jabari publikoaren babes zortasunaren eremuan hasieran zabaldutako lanei lotuta zegoen espedienteari, abenduaren 4ko irteera data duen jakinarazpenean jasotzen denez.

Bestalde, abenduaren 19ko irteera data duen jakinarazpenaren bidez adierazi du proiektuan eskatzen ziren moldaketak egin dituela Udalak Goiko-Soluako iturburuari dagokionean. Eta obrak aipatutako iturburua kaltetzen ez duela ziurtatuta, hilerriaren kokapena egokia dela ebatzi du. 

Hainbat hartu-eman izan ditu Debako gobernuak Uraren Euskal Agentziarekin eta uneoro ahalegina egin du eskatu zaizkion moldaketak, tramiteak eta eskabideak betetzeko, indarrean dauden hilerri berriko lanek aurrera jarrai zezaten, beharrezko berme guztiekin. Eta egindako ahalegin horri esker lortu da Uraren Euskal Agentzian zeuden bi espedienteak behar bezala bideratzea eta prozesua ixtea. 

Honenbestez, Uraren Euskal Agentzian obra honi lotuta zeuden arazoak konponduta, eta Udalak espero zuen baimen definitibo horrekin, orain bai, obrak behar den baldintza egokietan jarraituko du, gai honi dagokionean bederen.