uema.eus/kartelak: hizkuntza paisaia ere herriaren erakusleiho izan dadin

2020ko azaroaren 3auema.eus/kartelak: hizkuntza paisaia ere herriaren erakusleiho izan dadin

Merkataritzan, ostalaritzan eta oro har zerbitzu sektorean euskara naturaltasunez erabiltzeko zerbitzu berria jarri du martxan UEMAk.

Merkataritzan, ostalaritzan eta oro har zerbitzu sektorean euskara naturaltasunez erabiltzeko baliabide ugari eskaintzen ditu UEMAk, doan. Besteak beste, faktura takoak, kartelak eta sektorekako hiztegiak. Orain, kartelak eta gainerakoak eskatu ahal izateko gunea osatu du: uema.eus/kartelak UEMAko kide diren herrietako udalek, ostalariek eta merkatariek erabili ahal izango dute zerbitzua. Debako udala UEMAko kide denez, Debako merkatari eta ostalariek zerbitzua erabili ahal izango dute.

Irakurri informazio guztia UEMAren webgunean

Ohiko kartelekin bideoa osatu du.