Urriaren 17an pobrezia desagerrarazteko nazioarteko egunaren harira udalbatzaren mozioa

2020ko urriaren 15aUrriaren 17an pobrezia desagerrarazteko nazioarteko egunaren harira udalbatzaren mozioa

Urriaren 17an, pobrezia desagerrarazteko nazioarteko eguna ospatzen da. Nazio Batuen 'Muturreko Pobreziari eta Giza Eskubideei buruzko Printzipio Gidarietan' jasotzen den moduan: "aurrekaririk gabeko garapen ekonomiko, bitarteko teknologiko eta finantza-baliabideen maila duen mundu honetan, eskandalu morala da milioika pertsona muturreko pobrezian bizitzea". Gure gizarteari ez zaio arrotza "eskandalu moral" hau. Irailaren 24ko ohiko osoko bilkuran, aho batez onartu zuen Debako udalbatzak pobrezia desagerraraztearen aldeko mozioa, honako aldarrikapen eta konpromisoak adieraziz:

  • “Pobreziaren murriztearekin konpromiso irmoa adierazten dugu. Horregatik, honi aurre egiteko beharrezkoak diren neurri ekonomiko, sozial eta fiskalak hartzeko prestutasuna agertzen dugu. Besteak beste, Gizarte-Larrialdietarako Laguntzak funts propioekin osatzeko konprometitzen gara”.
  • “Jaurlaritzari eskatzen diogu premiazko neurriak hartu ditzan gure babes-sistema (DSBE/EPO/GLL) COVID-19aren krisiaren ondoriozko beharretara egokitzeko. Eta epe labur eta ertainera, banakotasunaren, unibertsaltasunaren eta baldintzarik ezaren printzipioetan oinarritutako babes sistema baten aldeko pausuak eman ditzan”.
  • “Gizartean pertsonen erabateko integrazioa lortzeko Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren zentraltasuna aldarrikatzen dugu. Horregatik, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuak garatzeko eta indartzeko konpromisoa hartzen dugu, eta konpromiso honi atxikitzeko eskatzen diegu gainerako erakundeei”.


MOZIOA