Willibald Guggenmos organo-jolearen kontzertua ostiralean Santa Maria elizan

2019ko urriaren 1aWillibald Guggenmos organo-jolearen kontzertua ostiralean Santa Maria elizan

Emanaldia hilaren 4an izango da, arratsaldeko 8etan, Debako Santa Maria Elizan.

Urtero egin ohi den bezala, aurtengo udazkeneko programan ere barneratu du Udalak organo kontzertua. Oraingo honetan, Willibald Guggenmos alemaniarra izango da urriaren 4ko arratsaldea girotzeaz arduratuko den organista, kontzertua 20:00etan izango baita Debako Santa Maria Elizan.

Willibald Guggenmos 1957.urtean jaio zen Friedbergen (Bavarian). Organo-jotzaile bezala bere lehen enplegu finkoa 10 urterekin lortu zuen. Augsburgeko Musika Kontserbatorioan eta Munichen amaitu zituen bere ikasketak, non hiru titulurekin graduatu zen.

1984-2001 artean, Wangeneko (Allgäu) San Martin elizako organo-jolea izan zen. 2001etik 2004ra bitartean, organo-jotzaile eta musikari sakratu bezala aritu zen Municheko Birjinaren katedralean. 2004.urtetik, Willibald Guggenmos Suitzako St.Gallen katedraleko organista da. Bere behar liturgikoez gain, Internationalen Domorgelkonzerteko zuzendari artistikoa eta Musika Eskolako organo irakaslea da.

Ia Europako herrialde guztietan eskaini ditu organo-emanaldiak. Prentsak bere teknika eta musikaltasuna nabarmentzen ditu (hala dio behintzat Bernhard Hollandek, New York Timeseko kritiko nagusiak). 

Programa ikusi ahal izateko, egin klik hemen.