XXIX. Antzerki Astea

2015ko maiatzaren 18aXXIX. Antzerki Astea

Goaz antzerki taldeak antolatu berri du aurten ere antzerki astea. Maiatzaren 22tik 31a bitartean antzerkiaz gozatzeko aukera paregabea izango dugu Deban

Antzerki astea da

herrian ezagun

Ohartu ze aukera

Ederra daukagun

Familia, bikote

kuadrila ta lagun

guztiok elkarrekin

gozatu dezagun

Aurkezle, antzezleak

ta ikusle finak

Otsoak, printzeak ta

mendiko sorginak

Desberdintasun hortan

guztiak berdinak

Mingain guztiak daude

Euskaraz eginak

EGITARAUA:

  • Maiatzak 22, ostirala 20:00etan: "Konga". Trapu Zaharrak Taldea. Kale antzerkia
  • Maiatzak 23, larunbata 19:30ean: Olerkia eta atzerkia omenduz. Agirre jauregiko ispiluen gelan
  • Maiatzak 24, igandea 13.00etan: "Tenderete" Batean zirkoa. Kale antzerkia
  • Maiatzak 26, asteartea 10:30/11.30ean: "Gaueko Soinuak" Aizarnako eskola antzerkia
  • Maiatzak 28, asteazkena 17:00etan: "Esketx merkeena" Korri, Xalto eta Brinko. Aldats pilotalekuan (Sarrera 3€)
  • Maiatzak 29, ostirala22:30ean: "Hariak" Orratx antzerki Taldea. Aldats pilotalekuan (Sarrera 5€)
  • Maiatzak 30, larunbata 22:30ean: "100m²". Txalo antzerki taldea. Aldats pilotalekuan (Sarrera 6€)
  • Maiatzak 31, igandea 20:00etan: "Inungane. Sustraiak airean". Aldats pilotalekuan (Sarrera 5€)