San Roke Jaiak 2019

EGITARAUA 2019

Aurreko urteetako egitarauen azalak ikusteko klikatu hemen

Kontzertuak 2019

Abuztuaren 14an

01:00etan : Erromeria, MUGI PANDEROA karpan

  • Abuztuaren 15ean:

19:00etan: EZTEN GIRO erromeria Plaza Zaharrean

23:00etan: NØGEN - PELAX - SUSTRAJAH BAND

  • Abuztuaren 16an:

20:30etan:THE LUCILLES Plaza Zaharrean

Abuztuaren 17an:

00:30etan (hilak 18): ESKEAN KRISTO - SKABIDEAN & THE BLACK BIRDS - POTATO karpan

Zezenketak 2019

 

Sarrerak

Sarreren aurre-salmenta turismo bulegoan egingo da abuztuaren 13ra arte. Ondoren, zezenketa egunetan (abuztuaren 16an eta 18an) udaletxe azpian salduko dira, 12:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.

Turismo bulegoko ordutegia:

  • Astelehenetik larunbatera: 10:00etatik 20:00etara
  • Igande eta jai egunetan: 10:00etatik 14:00etara.

Toreatzaileak 2019

Abuztuak 16

Sergio Nunes

Madrileko zezen-eskola

Leonardo Dos Santos

Salamancako zezen-eskola

https://twitter.com/SergioNunesof

 

 

Abuztuak 19

Javier Poley

Huescako zezen-eskola

Clemente Faisant

Bezierseko zezen-eskola

 

 

 

https://twitter.com/poley_javier

https://www.facebook.com/clement.faisant

 Ordezkoa: 

Francisco Campos

Salamancako zezen-eskolakoa

Zezenak 2019

 

 

Entzierroetarako arauak

  1. Entzierroak arrisku handiak ditu korrikalarientzat.
  2. Segurtasun neurriak zorrotz bete behar dira eta zorrotz betearaziko dira.
  3. Behar ez bezala korritzeak arriskuan jartzen du zure segurtasuna eta gainontzekoena.
  4. Beste batzuren artean, erabat galarazita dago:
    • Mozkortuta edo drogen eraginpean saltaka egitea.
    • Saltaka egiteko arropa eta oinetako desegokiak edukitzea eta traba egin dezaketen bizkar zorro edo bestelakoak eramatea.
    • Abelburuei deitzea, errekorteak egitea edo haien arreta erakartzea.
    • Ez bota ezer abelburuen bidera.
    • Jausten bazara, ez zaitez jaiki buru guztiak pasa arte.

GOZATU FESTAK!

Desenkajonamendua

1948. urtetik San Roke jaietako zezenen desenkajonamendua Osioko ikuiluetan egin izan da, urte hartan hasi baitziren Nafarroatik zezenak kamioietan ekartzen. Osioko ikuiluetan ikusleentzako tokia mugatua denez, eta gero eta jende gehiagok ikusi nahi duen ekimena izanik, festa batzordeak zezenen desenkajonamendua zezen plazan egitea erabaki zuen 2017an.

Ekimena behar bezala gauzatzeko arau batzuk bete beharko ditugu, besteak beste, zezenei ez zaie inon eta inolaz, ez plazan, ez ibilibidean deitu behar. Ikusleok, gainera, plazako megafoniatik ematen diren jarraibide guztiak bete beharko ditugu. Plazatik Osiora egingo den entzierriloa, noski, korrikalaririk gabe egingo da. Jendea hesien atzean jarri ahal izango da, eta ezer gerta ez dadin isiltasun osoa gorde beharko da.

Desenkajonamendua arratsaldeko 8etan egingo da aurten, Lersundi kaleko entzierroko atean zezenen kamioia jarri eta gero. Lehenik, lau mantso aterako dira plazara, tokia ezagutu ondoren kamioko kaxen ateak zabalduko dira eta zortzi zezenak banan-banan irtengo dira kamioitik plazara.

Desenkajonamendua bukatu bezain azkar, kamioia kaletik kendu eta entzierroko ibilbidea itxiko da. Ondoren, udaltzainek eta laguntzaileek ibilbide osoa hustuko dute.

Zezenak eta lau mantso plazatik aterako direla iragarzeko txaplero bat botako da. Badaezpada, hauen atzetik beste bi mantso aterako dira plazatik Osiora. Zezenak Osioko ikuiluan behar bezala kokatu ondoren, bi txaplero botako dira ekitaldia bukatu dela adierazteko. Ordura arte ezingo da entziorroko ibilidera sartu.

Ekimen hau zuzen eta ondo ateratzeko guztion jarrera arduratsua ezinbestekoa izango da.