DAGIGUN partaidetza gunea

Zumardiari buruzko prozesua

 

Debako Udalak herritarrek parte hartzeko prozesu bat jarri du abian. Euskal Kostaldeko Geoparkeak Deban Paleolitoko haranaren proiektu bat garatzea aurreikusita dauka, Calbeton Zumarditik bertatik abiatuko litzatekeena. 

Zumardia gune estrategikoa da gure herrian, erabilera handikoa, eta ez litzateke jarduerarik ulertuko Debako jendearen ezagutza eta ekarpenik gabe. Eta bestetik, uste dugu ezinbestekoa dela elkarlana eta partaidetza bultzatzea, gobernantza eredu berri baterako bidean.

Horregatik, Udaleko partaidetza batzordeak dei egiten die udalerriko elkarte, eta Debako eta Itziarko herritarrei, prozesuan parte har dezaten. 

Gazteei deialdi berezia ere luzatu nahi die, prozesuaren dinamizatzaile izan daitezen hasieratik.

Izen-emate orria. 

Ibilbideak

Ibilbideekin urrats berria egingo dugu asteburuan Dagigun partaidetza prozesuan (2021/11/18)

 

Mahai-inguruak

Zaintzaren hirigintza, hirigintzaren erronkak mahai-ingurua egin zen atzo Dagigun partaidetzarako gunean (2021/11/12)

Kultura izan dute aztergai Dagigun partaidetza gunearen lehen mahai-inguruan (2021/11/05)

Arlokako mahai-inguruak Dagigun partaidetza gunearen hurrengo geltokian (2021/10/02)

 

Azaroak 18. Landa ekonomia (aurrerapena)  

Azaroak 11. Zaintzaren hirigintza eta hirigintzaren erronkak (aurrerapena)  

Azaroak 11. Zaintzaren hirigintza eta hirigintzaren erronkak (osoa)   

Azaroaren 11n Debako Kultur Elkartean Debako Udaleko arkitekto aholkulari Saioa Zuazubiskar, Debegesako Hirigintza eta Birgaitze arloaren arduradun Esther Zarrabeitia eta Donostiako Arkitektura Eskolako irakasle Ula Iruretagoiena zaintzaren hirigintza eta hirigintzaren erronkak gaia hartuta aritu dira mahaiaren bueltan Dagigun partaidetzarako gunearen barruan egiten ari garen mahai-inguruetan.

Azaroak 6. Karst: Harria eta herria. Euskal Kostaldeko Geoparkea 

(aurrerapena) 

Azaroak 6. Karst: Harria eta herria. Euskal Kostaldeko Geoparkea 

(osoa)  

Euskal Kostaldeko Geoparkeak antolatuta 'Karst jaialdia: Harria eta herria' egin da azaroaren 6an Deban. Egitarauaren barruan hainbat hitzaldi egin dira, bi gai horiek landuz. Dagigun partaidetzarako gunera ekarri ditugu, Historiaurreko bailararen proiektua izan baita partaidetza gunearen abiapuntua.

Azaroak 4. Kultura (aurrerapena)

Azaroak 4. Kultura. Dinamikak eta azpiegiturak. (Osoa). 

Kulturaz hitz egiten abiatu ditugu Dagigun partaidetza gunearen barruan egingo ditugun mahai-inguruak. Azpeitiko Kulturaz Kultur kooperatibako Aitor Bengoetxeak haien esperientziaren berri eman du, eta erakutsi proiektuak gauzatzea posible dela. Kultur Elkarteko Lourdes Gonzalezek eta Alex Turrilasek atzera begiratu dute, eta aurrera egiteko erronkaz aritu dira azaroaren 4an Kultur Elkartean.

 

Dagigun partaidetza gunearen aurkezpena: 

Gonbidapena:

Uztailaren 15ean egingo dugu Kalbeton Zumardiko partaidetza prozesuaren aurkezpena

 

Aurkezpena:

Kultura demokratiko parte-hartzailea sortzeko gune izango da Dagigun

 Argazki-galeria