Arte munduko profesionalek, kultura zinegotziak eta Haitz-haundi elkarte artistikoko kide batek osatuko dute epaimahaia.
Kalitate artistikoa, originaltasuna eta oinarrietan bildutako betebeharrekiko egokitzapena izango dira proposamen irabazleak aukeratzeko epaimahaiak erabiliko dituen irizpideak.
Gaia librea izango da, artista bakoitzaren ikuspegi pertsonalaren araberakoa; gainera, aurkezten duen gaiarekiko ikuspegi baikorra adierazi behar du.
Deialditik kanporatuta geldituko dira:
- Genero bortizkeriaren edo edozein motatako biolentziaren apologia egiten duten bozetoak; baita eduki politikoa, arrazista, sexista, xenofoboa… dutenak ere.
- Beste artista batzuen lanen plagioak.
- Beste lehiaketa edo sariketetan saritutako lanak.
Dena dela, epaimahaiak hutsik laga ahal izango du sariketa, aurkeztutako proposamenek baldintza egokirik ez dutela betetzen uste badu. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da, eta hark oinarrietan aurreikusi gabeko edozein gertaera erabakitzeko ahalmena izango du.