Argindarraren kontsumoen datuak ezagutuz erabakiak hartzea erraztera zuzendutako saio praktikoa

2017/11/22
Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik, argindar kontsumoa murrizteko tailerrak egingo dira Deban. Hauen helburu nagusia Gipuzkoarako eredu energetikoaren aldaketan aurrera egitea da. Lehendabiziko saioa abenduaren 11n izango da eta bertaratu ahal izateko aurrez izena eman beharko da.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak gure etxeetako, enpresetako eta elkarteetako elektrizitatearen kontsumoak aztertu, ulertu eta horien jarraipena egiteko saio praktikoak antolatu ditu. Izan ere, gure egunerokoan erabaki egokiak hartzeko ezinbestekoa da lehenik informazio egokia eta ulergarria eskuartean izatea. Hori jakinda, Debako Udalak Gipuzkoa Argitu izeneko tailerretan parte hartzera animatu nahi ditu herritarrak eta udalerriko gizarte- eta ekonomia-eragileak.

  • DATA:  abenduak 11, astelehena
  • ORDUA: 15:45ean merkatarientzat eta 17:30ean herritarrentzat
  • TOKIA: Eguneko zentroa.
  • IRAUPENA: ordu 1.


GARRANTZITSUA: beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Horretarako, idatzi edurne@izadi21.eus helbide elektronikora edo deitu 628-532-303 telefono zenbakira, abenduaren 1a  baino lehen.