Azahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak eta Alazne Txurruka Debako alkateak bilera egin dute DB03 eta DB05 lineetako Lurraldebus zerbitzua bizilagunen beharretara egokitzeko

2024ko apirilaren 2aAzahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak eta Alazne Txurruka Debako alkateak bilera egin dute DB03 eta DB05 lineetako Lurraldebus zerbitzua bizilagunen beharretara egokitzeko

Gainera, DB03 linea (Lekeitio-Donostia) Hostal inguruan jarriko den geltokian geldituko da. Eremua markesina batekin txukunduko da, erabiltzaileek autobusaren zain egoteko leku segurua eta irisgarria izan dezaten. Alazne Txurruka: “Akordio honi eskar, bermatu egingo dugu garraio publikoaren erabiltzaileek autobus-zerbitzua gune seguru eta eroso batetik eskuratu ahal izatea Itziarren. Gainera, Eusko Trenarekiko konexioa erraztuko dute, transbordoetan trena galtzeko kezka ezabatuz”

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak Lurraldebuseko zerbitzua aldatuko du Deban, erabiltzaileen beharretara hobeto egokitzeko.

Hala erabaki dute Azahara Dominguez diputatuak eta Alazne Txurruka alkateak, herrian eragina duten mugikortasun gaiak hizpide izan dituzten bileraren ostean.

“Apirilaren 8tik aurrera, DB05 lineak (Ondarroa-Zumaia) bost minutu aurreratuko ditu bere lehen espedizioak.  Autobusa 06:15ean abiatuko da Ondarroatik eta 07:05ean Zumaiatik. Inguruko herritar askok ikasketak egitera joateko edo Mendaroko ospitalera joateko Euskotreneko zerbitzua erabili behar dute eta aldaketa honekin ontzi aldaketa errazten dugu”, adierazi du Azahara Domínguez diputatuak.

Bestalde, Lurraldebuseko autobusek Itziarko herrigunetik kanpo dituzten geltokien egoera aztertu dute, eta horietako batzuen irisgarritasun eta erabiltzaileentzako segurtasun-arazoak direla eta, hainbat doikuntza egitea erabaki dute. “DB03 (Lekeitio-Donostia) linea egiten duen autobusa Hostal inguruan geratuko da, bertan geltoki berri bat jarriz; gaur egun, geltokia errotondan dago kokatua. Horrela, inguruko bizilagunek geltoki seguruagoa eta irisgarriagoa izango dute autobusaren zain egoteko”, jakinarazi du Azahara Domínguez diputatuak.

Bestalde, Alazne Txurruka alkateak hartu berri diren bi neurrien garrantzia azpimarratu du: "Akordio honi eskar, bermatu egingo dugu garraio publikoaren erabiltzaileek autobus-zerbitzua gune seguru eta eroso batetik eskuratu ahal izatea Itziarren. Gainera, Eusko Trenarekiko konexioa erraztuko dute, transbordoetan trena galtzeko kezka ezabatuz". Era berean, alkateak gogorarazi du du Debako Udalak herritarren eskaera eta beharrei erantzuteko konpromisoa duela.