Debako Udalak ‘Pauso Berriak’ programarekin duen lankidetza sendotu du

2024ko martxoaren 27aDebako Udalak  ‘Pauso Berriak’ programarekin duen lankidetza sendotu du

Praktikaldi baten ondoren, Debako Udalak jarraipena eman dio Elene Turrillasen parte hartzeari, Zerbitzu Okupazionalaren formularen bidez. Elene Turrillasek diploma bat eman dio gaur Alazne Txurruka alkateari, desgaitasun intelektuala duten pertsonak gizarteratzeko eta lan munduan barneratzeko egindako ekarpenagatik.

Elene Turrillasek praktikaldia hasi zuen Debako Udalean eta ordutik hainbat sailetan egin du lan, eta eskatutako zeregin bakoitzean bere konpromisoa eta trebetasuna erakutsi ditu. Hori horrela, 2023ko uztailean, Elene Turrillasekiko konpromisoa sendotzea erabaki zuen Udalak, eta Zerbitzu Okupazionalaren formularen bidez garatzen jarraitzeko aukera eman zion.

Alazne Txurruka alkateak bere esker ona adierazi dio Elene Turrillasi, izan duen dedikazio eta erakutsi duen gogoagatik, eta baita 'Pauso Berriak' ekimenari ere, proiektu inklusiboak garatzeko egin duen funtsezko ekarpenagatik: "Bereziki eskertzen diogu Elene Turrillasi hasieratik erakutsi duen prestasuna eta gogoa, eta eskerrak eman nahi dizkiogu 'Pauso Berriak' ekimenari horrelako proiektu baliotsuak sustatu eta gauzatzeagatik, gure gizartea aberastu eta laneratzeko bideak irekitzen dituelako".

Bestalde, Elene Turrillasek diploma bat eman dio Debako Udalari, Alazne Txurruka alkateak jaso duena. Hala, eskerrak eman dizkio Udalean eskaini zaizkion laguntza eta aukerengatik.

Zer da Pauso Berriak?

‘Pauso Berriak’ Atzegi eta Gureak elkarteek sustatutako programa da, desgaitasun intelektuala duten pertsonei zuzendua eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitzartua. Ohiko merkatuko Zerbitzu Okupazionalaren barruan kokatzen den ekimen honen helburua da adimen-desgaitasuna duten pertsonak ikusaraztea eta gizarteratzen; eta laneratzen laguntzea da. Gaur egun, ‘Pauso Berriak’ programak garapen pertsonala, soziala eta lanekoa bilatzen ditu, enpresarekiko sare-lanaren bidez. Bertan, lankideek, familiak, prestatzaileek eta programako teknikariek parte hartzen dute, pertsonek beren gaitasunetara egokitutako zereginak egin ditzaten eta beren lan-ingurunean benetako inklusioa izan dezaten.