Debako Udalak Amillagako hilerria itxi eta lekualdatzea egingo du Artzabalgo hilerrira uda ostean

2024ko martxoaren 26aDebako Udalak Amillagako hilerria itxi eta lekualdatzea egingo du Artzabalgo hilerrira uda ostean

● Orain, fase berri honetan, familia interesatuek lekualdaketa nola egin erabaki beharko dute: banaka edo taldeka. ● Herritarrek etxean jasotako formularioa bete beharko dute eta Udaleko Arreta Zerbitzuan entregatu edo erregistro elektroniko bidez aurkeztu.

Debako Udalak herritarrei jakinarazi dien moduan, Amillagako hilerria itxi egingo du eta bertan lurperatutako pertsonen errautsak Artzabalgo hilerri berrira eramango ditu. Prozesu hori uda ostean egingo da, fase honetako prozedimendua amaitzean; hala, erantzuna emango zaio denboran luzatu den prozesuari.

Lekualdaketa hori ahalik eta modurik errespetuzkoenean eta ordenatuenean egiteko, Udalak gutunak bidali dizkie lurperatutako pertsonen senideei, eta banakako edo taldeko lekualdaketa bat hautatzeko aukera eman die. Horretarako, inprimaki espezifiko bat erantsi da korrespondentzian. Inprimaki hori hainbat daturekin eta hautatutako lekualdatze aukerarekin osatu beharko da.

Aukeratutako formularioa Udaleko Arreta Zerbitzuan entregatu beharko da edo erregistro elektronikoaren bidez aurkeztu, behar bezala sinatuta, gutuna jasotzen denetik hogei egun naturaleko epean.

Senitartekoen aldetik lekualdatzeko lehentasunaren inguruko adierazpen zehatzik jasotzen ez bada, Udalak gorpuzkiak lurpetik aterako ditu, erraustu eta errautsak kolunbario komun batean utziko ditu, tratamendu duina eta errespetuzkoa bermatuz.

Debako Udalak prozesu honek behar duen errespetua eta seriotasuna bermatu nahi ditu, eta prest dago edozein kontsultari erantzuteko edo familiei beharrezko laguntza emateko.