Merkataritza

Merkataritza:


Debako Udaletik herriko merkataritza bultzatu nahi dugu bertakotasunaren printzipioan oinarrituta. Horrek esan nahi du BERTAKO produktuak lehenetsi nahi ditugula; BERTAKO jendeak ekoitzitakoak eta BERTAKO dendetan saldutakoak; BERTAKO kontsumitzaileentzat eta BERTAKO hizkuntzan; eta, noski, BERTAKO ingurua zainduz egin nahi dugula.





   Elementu hau atean ipintzerakoan, bezeroak jakingo du:

  •     Establezimendu horretan zerbitzua euskaraz jaso dezakeela; eta gaztelaniaz ere bai, berak hala nahi badu.
  •     Lehenengo hitza euskaraz egingo diotela eta, gero, berak aukeratzen duen hizkuntzan.
  •     Establezimendu horretako informazioa (kartelak, menuak, poltsak, web orria…) euskaraz ere emango diotela.


    Udalak ematen dituen diru laguntzak zein hizkuntzaren alorreko aholkularitza eta laguntza teknikoak. - Jaitsi eskaera orria.

    Merkatarientzako “Gehiago eta hobeto saltzeko estrategiak”. Joseba Kamio.

    Herritarren hausnarketa eragiteko bideo-lehiaketan saritua:

.- Merkataritzan euskaraz jarduteko Donostiako Euskara Patronatuak sarean jarritako zenbait baliabide (hiztegiak, menu bihurgailuak,…):
    Euskara platerean
    Gremioetako lexikoak