Geoparkea

Euskal Kostaldeko Geoparkea - Geogarapen

  • Helbidea: Ifar kalea 4 (20820) Deba
  • Tfnoa: +34 943 192 829
  • E-maila: geogarapen@geogarapen.com
  • Web-a: www.geoparkea.com
  • Gerentea: Leire Barriuso
  • Zuzendari zientifikoa: Asier Hilario

 

Geoparke bat bere ondare geologikoarengatik nabarmentzen den lurraldea da eta lurraldearen garapen iraunkorrerako estrategia bat izan behar du.

Europako geoparkeek mugak ondo zehaztuta izan behar dituzte, eta benetako garapen ekonomikoa emateko moduko zabalera izan behar dute. Aipatutako lurraldeek interes geologikoko puntu garrantzitsuak eduki behar dituzte, kalitate zientifikoaren, bitxikeriaren, eta balio estetikoaren edo hezitzailearen arabera kontrastatuak. Gainera, interes arkeologiko, ekologiko, historiko edo kulturaleko bestelako lekuak izan beharko dituzte.

Europako geoparkeek sare bat osatzen dute, eta babes eta kudeaketa neurri zenbait elkarbanatzen dituzte. Objektu geologikoak ezin dira inolaz ere hondatu, ez eta saldu ere. Europako geoparke bakoitza ondo definitutako egitura batek kudeatu behar du; lurralde horretan babesa, hobekuntzak eta garapen iraunkorrerako politikak betearazteko gai den egitura batek, hain zuzen.

Geoparkeek funtzio aktiboa betetzen dute beren lurraldeko garapen ekonomikoan; izan ere, ondare geologikoarekin eta turismo arduratsuaren eta geoturismoaren garapenarekin lotutako irudi orokorra indartzen dute. Europako geoparkeek beren lurraldean inpaktu zuzena dute, herritarren bizi-baldintzetan eta ingurumenean eragiten baitute. Gainera, biztanleek lurralde osoaren suspertzean aktiboki parte hartzea sustatu behar dute.

Geoparkea Geogarapenek kudeatzen du, Euskal Kostaldeko Geoparkearen Kudeaketarako Elkarteak. Euskadiko elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen babesean sortu zen, eta, 2009ko azaroaren 16an Zumaia, Deba eta Mutrikuko udalek osatu zuten, kide sortzaile moduan.

Elkartearen helburuak:

  1. Lurraldearen garapen iraunkorra eta orekatua, lurralde horretako balio geologikoak, naturalak eta kulturalak babestuta bereziki, lurraldean bizi diren pertsonentzako mesedegarri diren ekintzak garatuz eta jarduerak abian jarriz.
  2. Lurraldearen ondare naturala babestea eta zaintzea, garrantzi berezia emanez ondare geologikoari, baita baliabide gisa balioa ematea ere, lurralde horretako herritarren garapen ekonomikoa eta soziala lortzea helburu izanik.
  3. Lurreko zientziak lurraldean sustatzea ikerketaren, hezkuntzaren (arautua eta arautu gabea) eta hedapenaren eremuetan, baita beste natur zientziak eta ingurumen-zientziak bultzatzea ere.
  4. Ondare kulturalari balioa ematea, hura dinamizatzea, berreskuratzea eta hedatzea.
  5. Ondare kulturalarekin −materiala eta ez-materiala− lotutako jarduerak (tradizioak, ohiturak, lanbideak, ahozko memoria, sormen artistikoa eta abar) sustatzea eta egitea, betiere ondare geologikoarekin, paleontologikoarekin eta arkeologikoarekin lotura handiena duten jarduerei lehentasuna emanez.
  6. Ingurumen-arloko hezkuntza sustatzea, lurraldearen berezko balioak kontuan hartuz bereziki.
  7. Natura-turismoa sustatzea, bereziki bere balio geologikoak kontuan hartuta, baita kultura-turismoa sustatzea ere; hori guztia iraunkortasun-esparruaren barruan.
  8. Turismo-kultura ez ezik lurraldearen eskaintza ere hobetzea.
  9. Geoparkeen helburuekin bateragarriak diren jarduera ekonomikoak dinamizatzea, tokiko produktuekin lotutako ekimenak babestuz bereziki.
  10. Eta beste erakunde batzuekin lankidetzan jarduteko ekintzak sustatzea eta egitea, elkartearen helburuak sustatzen lagun dezaketen ekintzak, alegia.

Elkartea hasiz joan da bazkide berrien sarrerarekin. Gaur egun, honako bazkideek osatzen dute:

  • Debako udala
  • Zumaiako udala
  • Mutrikuko udala
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Eusko Jaurlaritza
  • UNESCO Etxea
  • Aranzadi Zientzia Elkartea
  • Debemen, Debabarreneko Landa Garapenerako Elkartea
  • Urkome, Urola Kostako Landa Garapenerako Elkartea
  • Debegesa, Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
  • Urola Kostako Mankomunitatea

Bestalde, Elkarteak UPV-EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatearekin lankidetzarako hitzarmen bat sinatu du, bientzat interesekoak diren gaiak elkarlanean garatzeko.

Proiektu hau aurrera eramateko, Elkarteak Lau urteko Ekintza Plana du, 2011-2014rako. Bertan oinarrizko lan ildoak zehazten dira, 5 bloke desberdinetan banatuta:

  1. Zientzia eta lurraldea
    1. Ikerketa eta azterlanak
    2. Prestakuntza eta hezkuntza
    3. Argitalpenak eta zabalkunde zientifikoa
    4. Zientzia-turismoaren sustapena
  2. Ingurumena eta iraunkortasuna
    1. Azterlanak
    2. Ingurumen-arloko hezkuntza
    3. Bisita gidatuak
    4. Hedapenaren kalitatea
    5. Argitalpenak eta komunikazioa
  3. Turismoa
    1. Azterlanak
    2. Turismo-politika, turismo-produktuak eta kalitatea
    3. Sustapena eta ekitaldiak
  4. Kultura eta tokiko garapena
    1. Landa-ingurumenarekiko eta lehen sektorearekiko sentsibilizazioa
    2. Tokiko gastronomia-produktuen sustapena eta zuzeneko salmenta
    3. Tokiko artista eta artisauen sustapena
    4. Ondare kulturala (ukigarria eta ukiezina) berreskuratzea eta balioa ematea
  5. Zeharkako ekintzak
    1. Geoparkeetako sarbideak eta barne-mugikortasuna
    2. Lurraldearen erabilerak
    3. Ibilbide eta bideak
    4. Ondarearen interpretazioa
    5. Geoparkearen astea antolatzea
    6. Aldizkako beste konpromiso batzuk Geoparkeen Sarearekin