Euskal Kostaldeko Geoparkea

Flysch and karst experience

Euskal Kostaldeko UNESCOren munduko Geoparkea MUTRIKU, DEBA eta ZUMAIAko udalerriek osatzen dute, eta Kantauri itsasoaren eta euskal mendien artean dago kokatua. Geoparkea, bere balio natural eta kulturaletan oinarriturik, garapen jasangarrirako estrategien aldeko apustua egiten duen lurraldea da, eta 2010az geroztik, Europako eta Munduko Geoparkeen Sareko kide da. Geologia da paisaia honetako egiazko protagonista, Lurraren historiako pasarte zirraragarrienak gordetzen baititu. 

Planoa

Flyscha

Karsta

Begiratokien ibilbidea

Ibilbide geologikoak

Interes guneak

Interes gune geologikoak

Bideoak

 

Bisita gidatuen programa eta egutegia

Flysch

Gipuzkoa mendebaldeko kostaldeko itsaslabar ikusgarriak altxor natural berezia dira: bata bestearen gainean jarritako geruza harritsuetan idatzitako milioika urteko historia geologikoa, itsasoaren etengabeko eraginaren ondorioz agerian geratu dena.

Egitura bitxi hori flysch izenarekin izendatu dute, kostalde osoa berezi bihurtzen duen elementua. Flyscheko geruzen sekuentziak 60 milioi urte inguruko sail ia etengabea osatzen du (duela 110 milioi urte ingurutik orain 50 milioi urtera arte, gutxi gorabehera), eta, sail horretan, Lurraren historian izan diren gertaera eta hondamendi garrantzitsuak seinala ditzakegu, mundu mailan gertatutako azken desagertze handia barne. Horregatik, zenbait geruza planetaren denbora geologikoaren nazioarteko erreferentzia izateak ez gaitu harritu behar.

Karst

Kostako flyscharen alboan, lurraldeko barnealdean, karstaren mundua dago, kareharriaren higadurak sortutako paisaien mosaiko bat, aspaldi itsaso tropikal baten azpian eratua.

Milioika urtean, urak zulo asko egin ditu harkaitzetan, eta zulo horiek gure arbasoentzako aterpe izan ziren duela milioika urte, klima zeharo hoztu zenean. Lurralde honetan hartz, orein, bisonte, zaldi, elur-orein eta bestelako animaliekin bizi ziren biztanle haiek, beren existentziaren eta artearen aztarnak utzi zituzten, eta haien antzinako sinesmen eta mitoen oihartzuna gaur eguneraino heldu zaigu.

LASTUR - Karstaren interpretazio gunea

Helbidea: San Nikolas plaza (Lastur)

Telefonoa: 943 199 090

Ordutegia: 10:00-14:00

  • Neguan (16/09 - 14/06): asteburu eta jaiegunetan
  • Udan (15/06 - 15/09): egunero

Geoparkearen bihotzean dagoen Lasturko haran ezkutuan karstaren mundua hobeto ezagutzeko aukera eskainiko digun interpretazio gunea aurkitzen da. Testu, argazki eta ilustrazioen bitartez, Lasturko historia eta tradizioak, harriarekiko  duen lotura estua, karstaren mundua eta ezaugarri geologiko bereziak edota bertako bizimodu eta ohiturak deskubritzeko aukera izango dugu. Bertako panelak ikusteko klikatu beheko irudietan.

 

                                      

     

            

Begiratokien ibilbidea

Zure kabuz bisitatzeko 15 begiratoki natural dauzkagu 55 kilometroko ibilbidean zehar, leku interesgarriak bisitatu eta Geoparkearen ikuspegi osoa jaso dezazun.

Deskargatu Euskal Kostaldeko Geoparkeko Begiratokien Ibilbidearen mapa.

Deskargatu panel informatiboak. Panel informatiboen zerrenda: Elorriaga, Kalbaixo, Lapari, Lastur, Olatz, Plazaola, Saturraran, Algorri, Itxaspe, Mendatagaina eta Portutxiki.

Interesgune geologikoak

Euskal Kostaldeko Geoparkearen ondarea 54 geologia interesgunek osatzen dute (GIG), eta horietatik 31 Deban daude. GIG hauetako bakoitzaren fitxak kontsultatu eta deskargatu ditzakezu:

02: Andutzeko karbonatozko plataforma 06: Debako septariak 07: Ondarbeltz megageruza
08: Aitzandiko flysch beltza 10: Debako kareharrizko megabretxa 11: Istiñako paleokarsta
12: Sakonetako karekizko flyscha 13: Arantzako portuko flysch hareatsua 23: Aizbeltzeko diaklasak
24: Mendatako puntako faila-sistema 25: Andutzeko faila 26: Aitzandi puntako toles etzana
27: Sesiarteko antiklinala 29: Pikoteazpia harri-koskorrezko hondartza 30: Sakonetako multzo geomorfologikoa
35: Pikoteko luiziak 36: Baratzazarretako hegal-irristatzea 37: Algorri-Portutxiki marearteko zabalgunea
38: Txertudiko Gabarlekuko itsaslabarrak 40: Aitzuriko kobazuloak 41: Mendatako ur-jauzia
42: Debaren estuarioa 45: Lasturko poljea 46: Andutz mendiko dolinak
47: Sasiolako iturburua 48: Arbil mendiko lapiaza 49: Ugarteberriko erreka ahokatua
50: Praileaitz kobazuloa 51: Salbatore pinakulu karstikoa 53: Lasturko harrobia
54: Sasiolako meandroa 43: Astigarribiako pinakulu-motako karsta

 

Bideoak