Flysch beltza

Geoparkeko flysch ezezagunenaren, hau da, Debako flysch beltzaren, sekretuen berri jakiteko aukera eskainiko digu paseo honek. 100 milioi urteko bidaia egingo dugu iraganera, Bizkaiko Golkoa zabaldu zen hasierako garaietara, eta itsaspeko paisaia zoragarria bistaratuko dugu: koralezko arrezife handiak, itsaspeko abaniko sakonak, lurrkarak eta naturaren harribitxi bereziak, hala nola, Debako septariak.

 

Fitxa teknikoa

Mapa eta profila

Ibilbideko interesguneak

 

Deskargatu Flysch beltza ibilbidea

Track GPS - Wikiloc

Fitxa teknikoa

Iraupena: 30'

Luzera: 1,9 km

Zailtasuna: Baxua

Hasiera: Lapari hondartza

Bukaera: harri lubeta

Ibilbidearen mapa eta profila

Ibilbideko interesguneak

Flysch beltza

Debako flysch beltza erraz bereizten da biotopoko gainerako flyschetik duen kolore ilunagatik. Formazio hau ia beltz koloreko lutitek eta margek osaturik daude, etengabe tartekaturiko turbidita horixkekin, zeinak ezpondan ebakiriko arroila handietatik erori ziren eta grabitazio fluxuek sortu zituzten. Ezpondatik itsaspeko ordokiraino hedaturiko sedimentuen haizemaile handi batean eratu zen flysch beltza.

 

Aitzandi puntako toles etzana

 

Aitzandi muturrak biotopo osoan aurki daitezkeen tolestura ikusgarrienak ditu. Flyscheko geruzak Iberiar Penintsularen eta Europako plakaren artean konprimatu zirenean konpresiozko esfortzu tektoniko handiak jasan zituzten, eta harriak plastilina balira bezala deformatu ziren. Alpetar Orogenia deritzan deformazio fase hori duela 50 Ma inguru hasi eta duela 20 Ma inguru bukatu zen eta Pirinioak mendilerroaren eta euskal mendien azaleratzearen eragilea izan zen.

 

Lapari eta Santiago hondartzak

 

Lapari hondartza ere hartuta, Debako hondartzak 80.000 metro karratu ditu guztira. Bertan hasten da Deba eta Zumaia arteko itsasertzeko biotopoa, 8 km-ko kostalde basa. Ingurune bereziki erakargarria da bertako itsaslabar handien edertasunagatik eta landazabal atlantikoko paisaia bukolikoengatik. Gainera, Debako itsaslabarrek altxor bereziak gordetzen dituzte: Debako flyscah eta marearteko zabalgunea.

Pablo Sorozabal pasealekua

 

Sorozabalen pasealekua lasai ibiltzeko gune ederra da, bertatik Kantauri itsasoa kostaldearen kontra talka egiten ikustea benetan iksukizun bikaina da. Bertan dago Sorozabalen omenez Koldobika Jauregik egindako monumentua ere.

 

 

Kareharrizko lauzak eta blokeak

 

Deba ibaiaren harri lubetako pasealekuaren alboak eratzen dituzten bloke handiak uharrizko kareharri gogorren adibide bikaina dira, horiek azalekoagoko plataformetan eratu ziren ildo sakonenetan flysch beltza jalkitzen ari zen garai berean. Bloke hauen plano moztu eta leunduei erreparatuz gero, Behe Kretazeoko koralezko uharriak osatu zituzten organismo batzuen fosil txiki ugari ikusiko dugu.