Turismo bulegoa

 

Informazio orokorra

Zerbitzuak eta funtzioak

Kalitate politika

Ingurumen politika

Datuen babeserako politika

Itourbask - Turismo Bulegoen Euskal Sarea

 

Gure foiletuak deskargatzeko klikatu hemen

 

Informazio orokorra

  • Helbidea: Ifar kalea 4 (20820) Deba
  • Telefonoa: 943 192 452
  • Faxa: 943 192 804
  • E-posta: turismoa@deba.eus

Ordutegia

  • BEHE DENBORALDIA (Urriak 1 - Martxoak 31)
    • Astelehenetik ostegunera: 10:00 - 14:00
    • Ostiral eta larunbatak: 10:00 - 14:00 eta 17:00 - 19:00
    • Igande eta jaiegunak: 10:00 - 14:00
    • (Abenduak 24, 25, 31 eta urtarrilak 1 eta 6 itxita)
  • ERDI DENBORALDIA (Apirilak 1 - Maiatzak 31 eta Irailak 18 - Irailak 30)
    • Astelehenetik larunbatera: 10:00 - 14:00 eta 16:00 - 19:00
    • Igande eta jaiegunak: 10:00 - 14:00
  • GOI DENBORALDIA (Ekainak 1 - Irailak 17)
    • Astelehenetik larunbatera: 10:00-20:00
    • Igande eta jaiegunak: 10:00 - 14:00

Gure zerbitzu eta funtzioak

Zerbitzuak

  • Debako eta Euskadiko informazio turistikoa
  • Helmugako ostatu-erreserbak
  • Erromesen harrera eta aterpetxeko erreserbak
  • Bisita gidatuen erreserbak
  • Nordic Walking gunea
  • Bidaiatzeko liburuxken mailegua
  • Autozerbitzua
  • Merchandising-a
  • Sarrera salmenta
  • Kexa eta iradokizunen harrera

Funtzioak

  • Informazio pertsonalizatua, zalua, egiatia eta erabatekoa era objektiboan eman. Turistei eta erabiltzaileei Debako zerbitzuei buruz bereziki orientatuz eta Euskadiko Autonomia Erkidegokoak ere azalduz. Euskadi osoko Informazio turistikorako zerbitzu globala gisa aurkeztuz.
  • Debak aurkezten dituen erakargarritasunak bereziki eta bere eskualdea oro har hedatzea.
  • Turismoa oro har eta zona hurbiletako biztanleen bisitak ere Debara eta eskualdera erakartzea.
  • Debako zerbitzu turistikoen hedapen eta hobekuntzarako mota guztietako ekimen publiko zein pribatuetako ubidea izatea.
  • Debaren sustapenari lagun diezazkioketen edozein akzio egitea, kudeatzea eta proposatzea.
  • Zonaldeko plangintza turistikorako interesgarriak diren beharrak eta hobekuntzari laguntzeko iradokizunak autoritateei eta entitate eskudunei adieraztea.
  • Kultur, kirol eta aisialdiko ekintzak, eta ekimen artistikoak antolatzen laguntzea eta turismo, kultura eta jai izaerako beste tokiko erakundeekin elkarlanean aritzea.

Kalitate politika

Debako informazio turistikorako udal-zerbitzuak bere erabiltzaileei eskaintzen dien informazio turistiko eta arreta-zerbitzuaren kalitatea hobetzeko pauso irmoa ematea erabaki du; eta alde batetik, bulegoa kalitate kudeaketa Jardunbide Egokien sistemaren bitartez optimizatzeko konpromisoa hartu du, eta bestetik, IKTen jardunbide egokien programan ere parte hartzea erabaki du.

Jardunbide egokien programak bi helburu nagusi ditu: alde batetik, kalitatea hobetzeko planen bidez establezimendu turistikoen kudeaketa indartzea, eta bestetik, elkarte eta enpresari turistikoen artean benetan herri turistikoa garenaren kontzientzia sortzea.

IKTen erabileran jardunbide egokien programak, berriz, Euskal Erkidegoko turismo sektoreari zuzenduriko Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) era egokian erabiltzen laguntzen du, sentsibilizazioa eta etengabeko laguntza eskainiz.

Turismo bulegoko kalitate-politikaren ildo nagusiak

  • Bulegoaren kudeaketa, Praktika ONEKO egiaztapenaren mantenua lortzera zuzendutako kalitate kontrolen menpe egingo da.
  • Herriaren sustapena produktu turistiko berriak sortuz eta jada dauzkagunen ustiapena handituz egitea.
  • Ekipamendu eta euskarri sistemak berriztatzea eta handitzea, informazio turistikoko sektorearen beharren etengabeko egokitzea bermatzeko.
  • Asebeteze maila hobetuko duen informazio zehatza eta kalitatezkoa eskaintzea, bai kanpoko bisitariari eta baita bertokoei ere.
  • Gure eskaintza eta zerbitzuen kalitatea hobetzeko asmoz, erabiltzaileen asebetetze maila ebaluatu eta beren iradokizunak jasotzen dituen galdeketa sorta jarri dugu.

Asebetetze inkesta

Ingurumen politika

Gizartearen garapen jasangarria bultzatzeko asmoz, ingurumen-portaera hobetzeko konpromisoa hartu du Debako turismo bulegoak. Honako konpromisoak, hain zuzen ere:

  • Arauetan ezarritako ingurumen-baldintzak eta bete beharreko gainerako eskakizunak beteko direla ziurtatzea.
  • Helburu batzuk jarri eta beharrezko baliabideak eskaintzea; aginpidedun zuzendaritzak berrikusi eta aldizka berrituko dituenak, ingurumen-portaeraren hobekuntza iraunkorra eta kutsaduraren prebentzioa ziurtatzeko.
  • Bulegoak egiten dituen ekintza guztietan ingurumenari loturiko alderdiak aintzakotzat hartzea, ingurumen inpaktua hobetzeko eta murrizteko garrantzi handia du eta.
  • Energia kontsumoa, papelaren kontsumoa eta hondakinak murrizteko neurriak ezartzea; sentsibilizazioren bitartez batetik, eta kudeaketarako hobekuntzak eskainiz bestetik.

Ingurumen politika hau Debako turismo bulegoko jarduera, produktu eta zerbitzu guztietan ezarriko da.

Datuen babeserako politika

Debako Turismo bulegoa  Debako Udaleko zerbitzu bat da eta 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erreglamenduan jasotakoarekin bat egiten duen Debako Udaleko datuen babeserako politika jarraitzen du. Xehetasunak ezagutu nahi badituzu egin klik Debako Udaleko datuen babeserako politikan.

Itourbask - Turismo Bulegoen Euskal Sarea

Turismo Bulegoen Euskal Sareak -- ITOURBASK-- erabiltzaileei Turismo Informazioko zerbitzu guztietatik, Euskal Autonomia Erkidego osoko turismoari buruzko informazio uniforme, eguneratu eta homogeneoa eskaintzeko helburua du. Horrela, Euskadiko destinoaren turismo-informazio globala helarazten zaie.

ITOURBASK izeneko Turismo Bulegoen Euskal Sareak hainbat zerbitzu ditu. Zerbitzu horien artean, Euskadiko turismo baliabide eta zerbitzuen datu-baseak nabarmendu behar ditugu. Horiei esker, horien arteko truke eta komunikazioa, dagozkien eginkizunen arabera, ahalbidetzen dira; bulegoei ezaugarri homogeneoak ematen zaizkie informazioaren estaldura eta edukiei dagokienez; turismoko erabiltzaileei zerbitzu-multzo integrala eskaintzen zaie; horien poztasun maila hobetzen da eta Euskal Herriko turismo baliabideen komunikazio eta hedapena bultzatzen dira.

ITOURBASK sarea zerbitzu nagusi batzuetan oinarrituta dago:

  • DOKUMENTAZIO ETA INFORMAZIO ZERBITZUA: Euskadiko turismo baliabide guztiak bilduko dituena. Horretarako, datu-base komunez baliatuko da eta atxikitako Bulegoek horiek eguneratuko dituzte.
  • EBALUAZIO ETA ESTATISTIKEN ZERBITZUA: honek atxikitako bulegoen kalitatea mantentzea eta horien erabiltzaileei buruzko datuak biltzea ahalbidetzen ditu.
  • PRESTAKUNTZA ZERBITZUA: bulegoetan kasu egiten duten teknikarien prestakuntzako beharrei erantzuten diena, urteko prestakuntza-plan baten bidez.
  • HEDAPEN ETA KOMUNIKAZIOKO ZERBITZUA: korporazioko irudia zainduko du.