Jan, edan eta lo

Euskal Herriko gainerako lekuetan bezala, Debako turismo eskaintzan ere garrantzi handia dute mahaiak eskaintzen dituen plazerrek. Hirigunean eta inguruko auzoetan banaturik, Deban hemezortzi jatetxe, erretegi eta sagardotegi baino gehiago daude, eta taberna eta pintxo taberna aukera zabala ere badugu. Jatetxe horietan, eskaintzen diren platerak euskal sukaldaritza tradizionalean oinarrituta daude, eta profesionaltasunez eta mimoz egindako bertako arrain, haragi eta barazki aukera zabala izango dugu aukeratzeko. Guztiari laguntzeko, inguruetako txakolin freskoa edota sagardo bikaina eskatu daitezke.

Feriak eta merkatuak

Gure produktuak