Ondare arkeologikoa

Debak ondare arkeologiko garrantzitsu eta oparoa du. Udalerriko orografia zabala osatzen zuten kareharrizko mendiek dolinen, lur azpiko haitzulo handien eta leizeen sorrera erraztu zuten eta horietan historiaurreko gizakiak bizi izan ziren.

Berrogeita hamar haitzulo eta aztarnategi baino gehiago daude Deban eta hauetako batzuetan Euskal Herriko historiaurreko garrantzitsuenak daude. Ekain, Praileaitz, Ermitia eta Urteaga leizezuloetan labar-margoak eta material litiko zein faunistiko ugari aurkitu dira. Aurkikuntza hauek euskal historiaurrearen ikerketa egiteko ezinbestekoak dira.

Ekaingo haitzuloa

Praileaitz haitzuloa

Ermitia haitzuloa

Urteaga haitzuloa

Astigarraga haitzuloa

Arbil haitzuloa

Aixa haitzuloa

Arluze monolitoa