Turismo aktiboa

Deba bizitza handia duen herria da, aktiboa; eta gainera, naturan jarduera ludikoak eta kirola egiteko eskaintza zabala du. Izan ere, Debak natura-ingurune zoragarria du kirol jardueretarako; ibaiak, mendiak eta hondartzak inguratzen baitute. Aukeratu gustukoen duzun kirola eta goza ezazu Debako alderdi naturalenaz.

 

Surfa eta arraun surfa

Trekkinga eta ibilketa nordikoa

BTTa

Kayaka

Itsas irteerak

Paintballa

Zaldi irteerak

Kapeak

 

Kayak

Deba beste perspektiba batetik ikusteko eta ibai-ahoan aurkitzen diren bazter ederrak eta txokoak ezagutzeko aukera ematen du kayakak. Uretatik naturaz gozatzeko aukera aparta da, ibilbidean zehar padurak, hezeguneak, hegaztiak, etab. ikusi baitaitezke; beti ere, kirol erraza, dibertigarria eta segurua praktikatuz.

Itsas irteerak

Deba Euskal Kostaldeko Geoparkearen bihotzean dago, eta bertako itsaslabarrak kostaldeko ikusgarrienetakoak dira. Ia 60  milioi urteko segida jarraitua osatzen du kostaldeak; hala erakusten digute flyschek, itsasoaren eragin etengabearen ondorioz agerian geratu diren harkaitz-geruzek. Kostalde honetan zehar ibiltzeak denboran bidaia zoragarria egiteko aukera ematen du, eta zer hobeagorik bidaia itsasoz egitea baino!

Bisita gidatuak Geoparkean

Geogarapenek, Euskal Kostaldeko Geoparkearen kudeakerako Elkarteak bisita gidatuen eskaintza zabala du; itsasoz eta lurrez. Gida profesionalen laguntzarekin Euskal Herriko eta Kantauriar isurialdeko Geoparkeko txokorik ederrenak ezagutzeko aukera ematen dute bisita gidatuok. Erreserbak Geoparkearen web orrialdean egin daitezke.

Neurrira egindako itsas irteerak eskaintzen dituzten enpresak:

Paintball

Lasturko bailara abentura puntu interesgarria izan daiteke; izan ere, paintballean aritzeko puntu estrategikoa da. Paintballa taldean egiten den jarduera bat da, eta ariketa fisikoa eta naturarekin harremanetan jartzeko aukera eskaintzen du. Nagusientzat ez ezik, haurrentzako ere ekintza dibertigarria da oso paintballa.

Zerbitzua eskaintzen duen enpresa: Debaventura

Zaldi irteerak

Paisaia ederrak zaldi gainean ezagutzeko irteerak ere egiten dira Deban. Eskualdeko ibilbide, bidezidor eta antzinako bide zaharretan barrena naturaz gozatzeko aukera paregabea izan daiteke honakoa.

Zerbitzua eskaintzen duen enpresa: Mutrikuko Yeguada Olmedo Uranga

Kapeak

Bailararen aniztasunak urteko garaiaren araberako jarduera ugari antolatzeko aukera eskaintzen digu. Oso ezagunak dira urte osoan, astebururo, Lasturren antolatzen diren "kapeak" non herriko plaza, zezen plaza bilakatzen den. Bertara hurbiltzen direnek Sakaren gobernupean dauden jatorri autoktonoa duten abelburuekin aurrez-aurre jarduteko aukera izango dute.