Abortuaren inguruko hitzaldia

2014/05/27
Ekainak 3 asteartea, arratsaldeko 18:30ean abortuaren inguruko hitzaldia emango du Itsaso Cañada Lahia-Nahia elkarteko sexologoak Agirre Jauregiko ispiluen gelan .

Historikoki, emakumeen sexu eta ugalketa eskubideen inguruko aldarrikapenak mugimendu feministaren ardatz garrantzitsua izan dira. Hori dela eta, Debako Udalak abortatzeko eskubidearen eta zehazki abortuaren lege aurre proiektuaren inguruko hitzaldia antolatu du ekainak 3, asteartea, arratsaldeko 18:30ean Agirre Jauregiko Ispiluen gelan.

Bertan, Itsaso Cañadarekin, Lahia-Nahia Sexologia elkarteko psikologo eta sexologoarekin, egoera honek emakumeen askatasunean eta erabakiak hartzeko eskubidean dituen ondorioak aztertuko ditugu eta gaiaz hausnartzeko zein zalantzak argitzeko aukera izango dugu.