Eskulturak

 

 

 

  Agur Maria

 Egilea:

                    • Brontzeko irudia Jose Ignacio Urbieta (Deba, 1915-1999)
                    • Harrizko irudia (oina) Jorge Oteiza (Orio, 1908 - Donostia, 2003)

Urtea: -

Kokapena: Itziarko bistako begiratokia

Materiala: brontzea eta kareharria.

Altuera:

Pisua:

Deskribapena: monumentua bi zatitan banatuta dago. Goikaldean Itziarko Amaren brontzezko irudi txiki bat dago. Azpian, egun, brontzezko irudiaren oinarri bezala kareharrizko harri bloke handi hori, Jorge Oteizak landutakoa da. Artista Oriotarra Deban egon zenekoa, izan ere, eskultura bat egitea eskaini zuen eta Istiñako harrobiko hondakinen artetik bloke hori aukeratu zuen Ama Birjinaren irudiaren forma zuelako. Artistak piezari ukitu batzuk eman eta errepidean egin berria zen begiratokian jarri zuten. Oinean "Agur Maria" hitzak zizelkatuta daude. Urte batzuk geroago, Jose Mari Ocamicak eskatuta, Jose Ignacio Urbietak brontzezko irudia egin zuen. Egun, txuriz margotuta dago.

Aingura

Egilea: -

Urtea: -

Kokapena: Anes Arrinda pasealekua

Materiala: burnia

Altuera:

Pisua:

Deskribapena: Aingura Ondarruko arraste-ontzi batek itsasoan aurkitu eta jaso zuen eta Debako Udalak eskualdeko txatartegi batean erosi zuen  Anes Arrinda pasealekuan jartzeko.

 

 

 

 

 

 Amatasuna

Egilea: Jorge Oteiza (Orio, 1908 - Donostia, 2003)

Urtea: 2001ean jarri zen

Kokapena: Itziarko Santutegia

Materiala: corten altzairua

Altuera:

Pisua:

Deskribapena: "Eskultura, amaren hutsarte gisa. Hiru elementu ahur dira". 

Egilearen esanetan, obra hau, Itziarko Andre Maiaren ohoretan egin zena, hein batean bere emaztearentzako omenaldi moduko bat izan zen, Itziar hura ere.

Corten altzairuz egindako hiru plantxez osatuta dago. Plantxak oxido patinaz estalita eta forma angeluzuzenean moztuta daude. Oinarri baten gainean soldatuta, kurbatu eta tolestu egiten dira, hutsuneak eratuz eta amatasunaren hainbat ikuspegi sortuz.

- Hutsunea eta espiritualitatea: "Amatasuna" obrak amatasun irekia erakusten du hutsune oteizarraren barruan. Hutsune existentzial bat da, ingurune osoa bere baitan hartzen duena, espiritualitatez beteriko espazioa, Ekain eta Praileaitz paleolitoko santutegietan gertatzen den moduan.

- Hiru ikuspegi: eskulturaren inguruan biraka gabiltzala, amatasunaren hainbat une bereiz ditzakegu. Ikuspegi batetik artistan haurdun dagoen emakume baten sabela erakusten digu: beste batetik, ume bat amaren sabelean; eta beste batetik, ama Birjinaren irudi klasikoa, Haurra magalean duela, tenpluaren barruan dagoen XIII. mendeko tailla erromanikoaren bertsio oteizarra. 

Asentsio Artetxe "Saka"

Egilea: Tomas Ugartemendia (Leaburu).

Urtea: 1998

Kokapena: Lasturko plaza

Materiala: kareharria

Neurria:

Pisua:

Deskribapena: Debako Udalaren enkarguz egina. Asentsio Artetxe eta sendi guztiak zezenekin egindako lana eta erakutsitako zaletasun handia gogora ekartzen du.

    

Eserleku

Egilea: Debako Arte Eskola

Urtea:2004

Kokapena: Calbetonen Zumardia

Materiala:

Neurria:

Pisua:

Deskribapena:

 

 

 

 

 

Etxola-15

Egilea: Guillermo Berasaluze "Willy" (Vitoria-Gasteiz).

Urtea: 2018

Kokapena: Deba ibaiaren bokalean

Materiala: corten altzairua

Altuera:

Pisua:

Debako 1go eskultura sariketako irabazlea

Deskribapena:

  

 

 

 

Fermin Calbetónen monumentua

Egilea: Isidoro Uribesalgo (Aretxabaleta, 1873 - Donostia, 1928)

Urtea: 1919ko abenduaren 21ean inauguratu zen.

Kokapena: Calbetonen Zumardia

Materiala: Carrarako marmol txuria eta kareharria

Altuera:

Pisua:

Deskribapena: Debako Udalaren enkarguz egina, 5.400 pezetako kostua izan zuen. Bi zati ditu: bustoa eta  hilarria, biak Carrarako mamolezkoak; euskarria kareharrizkoa da. Monumentuaren erdian "Deva a Calbetón" hitzak daude.
Calbetón gala-uniformez jantzita dago, xingola eta dominak ditu. Hilarrian, itsasadarraren irudia azaltzen da, goikaldean Fermin Calbetonen burua dago, aurre-aurrean emakume batek, herriaren izenean, lore sorta bat ematen dio, izan ere bularrean herriko armarria dauka zizelkatuta.

Informazio gehiago nahi baduzu egin klik.  

 

Florencio Markiegi Olazabal

 

Egilea: Guillermo Berasaluze "Willy" (Vitoria-Gasteiz)

Urtea: 2012

Kokapena: Calbetonen zumardia

Materiala: corten altzairua

Altuera:

Pisua:

Deskribapena: Florencio Markiegiren omenez egina.

 

 

 

 

Gizonezkoen gorputz-enborra

Egilea: Debako arte eskola - Franz Arzuaga Kernstock 

Urtea: 2014

Kokapena:

Materiala:

Altuera:

Pisua:

Deskribapena:

 

 

 

 

 

Gudarien plaza

Egilea: Luciano Paguegui eta Debako arte eskola

Urtea: 2006

Kokapena: Gudarien plaza

Materiala:  harria eta beira

Altuera:

Pisua:

Deskribapena: soldadu ilara bat irudikatzen du, goi-kargudun bat buru dutela. Harrizko zazpi bloke handiz osatuta, Euskal Herriko lurralde bakoitzeko harri bat, hilaran, eta 7.a, handiagoa, zaindari moduan. Alfabetikoki jarrita daude, lehenengoa pudinga harria da, Arabakoa, Trebiñoko Argantzun inguruko harrobikoa; bigarrena Bizkaikoa, Ereño harria, harri gorria, errubistez beteta dago. Hirugarrena, Gipuzkoakoa, Lasturreko Gris Deba harria. Laugarrena, Rojo baztan, Baztango harri gorria, Urdaxeko harrobikoa. Lapurdikoa Larrungoa da eta Zuberokoa Zihigakoa. 7.a, handiena, Markiñako harri beltza, bere kolore eta kalitatearengatik mundu osoan ezaguna. Menhir bakoitzaren goialdean kristalezko espazio txiki bat dago, gauez itxura aldatzen du barruko argia azaleratzen denean eta bloke nagusian proiektatzen denean.

 

"Guztion ahaleginak sortzen du herria

Ahaleginek egia bihurturiko herriak gudaria

oroimenean

Herria gudariaren argitan

Harriaren argia herriaren argi

Harria sugar

Harrizkoa eta beirazkoa da gure herria".

 

Gurpil

Egilea: Miguel ángel Oribe (Mazarrón, 1968)

Urtea: 2004

Kokapena: Itziar-Deba industrialdea

Materiala: corten altzairua eta altzairu erdoilgaitza

Altuera: 2,50 m

Pisua:

Deskribapena: Asteasuko Astearte lantegian

Hilarria

Egilea: Guillermo Andonegi (Mutriku 1949)

Urtea:

Kokapena: Ostolaza kalea, Kultur Elkarteko eraikinaren kanpoaldean.

Materiala:

Neurria:

Deskribapena:

 

 

 

 

 

 

 

Itsasoko zaindaria

Egilea: Debako arte eskola - 

Urtea:

Kokapena: Maxpe kalea (Artzabalgo bidean)

Materiala: kareharria

Altuera:

Pisua:

Deskribapena: 

 

 

 

 

 

Itziarko Ama

Egilea: Debako Arte Eskola - Mikel Campo

Urtea: 2003

Kokapena: Debako portua

Materiala: Markinako harri beltza

Altuera:

Pisua:

Deskribapena:  Javier Cardenasen enkarguz egina, lan figuratiboa da eta forma sinplifikatuak ditu. Itziarko Ama, marinelen zaindaria, Debako portuko buru gisa portuko sarrerako horman dagoen hutsarte txiki batean dago. 

 

 

 

 

Itziarko Ama Birjina

Egilea: Jose Luis Urkaregi (Deba, 1923-1982)

Urtea: 60. hamarkada

Kokapena: Plaza Zaharra, Santa Maria Elizako aurrealdean.

Materialea:

Altuera:

Pisua:

Deskribapena: Irudia Santa Maria elizako fatxada nagusiko horma-hobian dago, eliz-atariko bi arku zorrotzen artean.

 

 

 

 

 

Jose Manuel Ostolaza

Egilea:

Urtea:

Kokapena:

Materiala:

Altuera:

Pisua:

Deskribapena:

 

 

 

 

 

Korapilo

Egilea: Debako Arte Eskola

Urtea:

Kokapena:

Materiala:

Neurriak:

Deskribapena:

 

 

 

 

 

  

Mendieta

Egilea: Ramon Beitia (Deba)

Urtea: 

Kokapena: Anes Arrinda pasealekua

Materiala: Markinako harri beltza.

Altuera:

Pisua:

Deskribapena: Itsasontzi bat eta itsas izar bat irudikatzen du.

 

 

 

 

 

Monolitoa, Debaren omenez

Egilea: Debako Arte Eskola

Urtea: 2002

Kokapena: Arakistain plaza

Materiala: Lasturko harria, corten altzairua eta brontzea. 

Altuera: 7m

Pisua:

Deskribapena: Debaren omenez egina, piramide formako monolito bat da. Gainjarritako hiru harri blokez osatuta dago: lehenengoa, zabalena, zimurtsua da; bigarrenean, Debako harmarria dago zizelatuta eta hirugarrenak, amaitu gabeko sentsazioa ematen du, herriaren historiak jarraitu egiten duela erakusteko. Bigarren eta hirugarren harri blokeak lotuz, Marino Plazak modelatutako brontzezko lau plaka ditu. Bertan, Debako historia, ekonomia, gizarte eta kulturaren adierazgarri diren gertakari eta irudiak agertzen dira: Ekain haitzuloko zaldiak historiaurrea irudikatzen du; baleak "Labe atari" (Labatai) kokalekua aipatzen du, aitzinean bertan urtzen zuten lumera; Juan Venancio Arakistainen irudia, herriko kondairak jaso zituen idazlea; eta San Roke, herriko zaindariaren irudia. Gainera, obra osatuz, Euskal Herriko hainbat harrobitan bildutako 25 galtzadarri ezberdin jarri dira plazako harzoladura zaharrean.

 

Pablo Sorozabalen omenezko eskultura

Egilea: Koldobika Jauregi

Urtea: 1990

Kokapena: Sorozabal pasealekua

Materiala: brontzea eta hareharria

Altuera: 3,5 m x 2 m x 1 m

Pisua:

Deskribapena: Debako Udalak Pablo Sorozabal musikagilearen heriotzaren 2. urteurrenean antolatutako lehiaketako irabazlea izan zen. Irudia brontzez egina dago eta hareharrizko bloke handi baten gainean pausatzen da. "Mi vida y mi obra" musikariaren memorietan oinarrituta dago, hain zuzen ere bere jaiotzaren inguruko pasartean: ""Irailaren 18an, klarinek jotzen zuten orduan, sokamuturraren hasiera iragarriz, eta amak esandakoaren arabera, txirrista misteriotsu horretara igo eta ezerezetik bizitzara txirrist egin eta justiziarik gabeko bailara horretan agertu nintzen. Giza patuaren kontulariak besterik gabe esango luke: beste gizaki bat gehiago… eta zorigaiztoko liburuan sarrera eman ninduen ". Eskulturaren atzeko horman inaugurazio egunean jarri zen plakan ere jasota dago.  

Pablo Sorozabalen partitura

Egilea: Debako Arte Eskola

Urtea: 1986

Kokapena: Pablo Sorozabal Pasealekua

Materiala: kareharria, Lasturko harria.

Altuera:

Pisua:

Deskribapena:  musikari eta konpositore donostiarraren Hirugarren kalez kale edo Debako martxaren partitura irudikatzen du. Belarri itxura duen solen ikurraren bidez Pablo Solozabalen doinua entzuteko gonbitea luzatzen digu.

  

 

 

 

Pentsalaria

Egilea: Isaak Arrizabalaga

Urtea: 1989

Kokapena: Arrantzaleen pasealekua

Materiala: Kareharria

Altuera:

Pisua:

Deskribapena:

 

 

 

 

 

Probarria 

Egilea:

Urtea:

Kokapena:

Materiala:

Altuera:

Pisua:

Deskribapena: Harria errektangularra da, zertxobait estuagoa aurreko aldean, non zulo bat landua duen katearentzako.

 

 

 

 

 

San Roke

Egilea: 

Urtea: 

Kokapena: Udaletxea

Materiala: 

Altuera:

Pisua:

Deskribapena:

 

 

 

 

 

Santiago apostolua

Egilea: Mikel Campo Agote (Miranda de Ebro 1957).

Urtea: 2017ko uztailaren 24an jarri zen.

Kokapena: Santa Maria elizako aurrealdean, Plaza Zaharrean.

Materiala: kareharria. "Gris Deba" harria, Antzondoko harrobikoa. 

Neurriak: 86 cm x 35 cm x 35 cm

Pisua: 230 kg

Deskribapena: estilo figuratibo eta itxura erromanikokoa, oso trinkoa eta inozoa da, zurruna, simetrikoa eta giza forman kanon eskultorikorik gabea. Aurpegiaren espresioa oso primitiboa da, begi handiak eta oso irekiak ditu, arte erromanikoaren estilora oso, Markoari egokitzeko legea betetzen du. Aurpegia, eskuak, kalabaza eta maskorra nabarmentzen dira, ilunagoak dira, ia beltzak, leunketaren ondorioz. Soinekoaren lanketak, apostoluaren jantziak, flyscha gogorarazi nahi du. Egilearen arabera, bidaiariaren metafora bat da: "Bizitzaren metafora bat, jatorrira, gure jatorrira poliki-poliki itzultzea bezala. Bizitzak dakarren bide luzearen metafora, ezagutzaz beteriko bidea, bidezidor faltsuak, alaitasunak, frustrazioak, bidaia-lagunak, tranpak, gozamenak eta pozak ".   

Simon Berasaluzeren omenezko eskultura

Egilea: Debako Arte Eskola

Urtea: 2011

Kokapena: Simon Berasaluze plaza.

Materiala: Carrarako marmola

Neurriak:

Pisua:

Deskribapena: eskultura honekin Simon Berasaluce debarrari omenaldia egiten zaio, Debako elizako beirateak eta Estatu Batuetako eta Europako eta Hego Amerikako hainbat hiritako eliza eta eraikin zibil askotako beiragilea.
Carrarako marmolezko bloke bat da, beirateak bezala, kolore garbiko forma irregularrak ditu koloreztatuta, beirateen ikusgarritasuna eta artearen bizitasuna ematen diote.

 

  

 

Txistulari omenaldia

Egilea: Vicente Arnoriaga Nagore (Iruñea, 1931 - Palma de Mallorca, 2010)

Urtea: 1969

Kokapena: Itxaspeko kanpiñean

Materiala: burnia

Neurriak:

Pisua:

Deskribapena: Enkarguz egina

  

 

 

 

 

Venusa

Egilea: Kimubat taldea (Azpeitia).

Urtea: 2019

Kokapena: Artzabalgo errotondan

Materiala: corten altzairua

Altuera: 

Pisua:

Deskribapena: Debako Udalaren enkarguz egina. Praileaitzeko venusaren erreplika erraldoia.