BERTAN BEHERA "Esnatu naiz" kabareta

Noiz 2020/11/27
18:00 - 19:30
Non Burugorri eraikina
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
ADI!: IKUSKIZUNA BERTAN BEHERA GERATU DA. BARKATU ERAGOZPENAK.

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna

Esnatu Naiz antzerkia, dantza eta musika nahasten dituen showa da. Identitatea, giza-harremanak eta sexualitatea ditu hizpide, besteak beste, baina batez ere, gure nortasunarekin bat egin eta aske bizitzeko gonbitea egiten digu. 

  • Taldea: Elur Sorkuntza Etxea. Donostiako  Poltsiko Antzerkiko  Sorkuntza Deialdiko proiektu finalista
  • Helduentzako
  • Hizkuntza: euskara
  • Sarrerak erreserbatzeko kontaktua: 943 19 92 55 / itziarkoauzoudala@gmail.com

SINOPSIA: Elurrek Londresko The Pink Flamingo klubean egiten du lan. Dantzatzeaz eta kantatzeaz gain, bere showa izatea lortu du eta gauero jende asko joaten da bera ikustera. Harrigarria izan da Elurren eraldaketa. Izan ere, duela 10 urtera arte baserrian bizi zen bere familiarekin. Nola demontre lortu du baserritan euskaldun honek underground mugimenduko modako artista izatea Londresen? Zer bizipen izan ditu Elurrek azken 10 urte hauetan? Eta zergatik da Beyoncé guzti honen erruduna?