Beñat Achiary & Joseba Irazoki

Noiz 2018/12/14
22:00 - 23:30
Non Burugorri aretoa (Itziar)
Harremanetarako Izena Itziarko Auzo Udala
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Kontzertu berezia

Musikari porrokatuak ditugu Beñat eta Joseba. Esperimentazioa oinarri hartuta herri musikarentzat bide berriak proposatzen dituzte. "Bas(h)oan" lan harrigarri bezain bizigarria ondua dute elkarren artean. Saio bitxia, ezberdina eta transgresorea daramate Itziarra.

Sarrera: 5€.