Bertso saio literarioa

Noiz 2019/06/28
22:30 - 23:55
Non Plaza zaharra
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Iturri Ondoan

Bertso-saio literario honetan Danele Sarriugarte idazle elgoibartarrak kantuan jarriko ditu hiru bertsolari: Maialen Lujanbio, Uxue Alberdi eta Ane Labaka. Danelek pasarte literarioak irakurri ondoren, hari loturiko gaiak proposatuko dizkie bertsolariei.

Bertso-saio baten ohiko moldeak hautsi gabe (bat-batekotasuna, kontestura egokitzea etab.), literaturaz gozatzeko aukera eskainiko da. Gertutasun handiko saioak sortu ohi dira...

Seguru oraingo honetan ere halaxe gertatuko dela. Bertsolari eta gaijartzaile hauekin, dudarik ez da.